Typhlopidae
Tiflopido (Typhlopidae) ezkatadunen ordenako izen bereko familiako suge motez esaten da. Zizare baten edo ziraunaren itxurakoak eta 20-80 cm luzeak izaten dira. Burualdea eta isatsaldea ia bereiz ezinak dituzte. Gorputza eta begiak berak ere ezkata gardenez estaliak dituzte. Hortzak (goiko barailean) eta ahoa oso txikiak dituzte. Lurpean edo hostopean ibiltzen dira. Bost kontinenteetako eskualde bero eta epel guztietan bizi dira.
Typhlopidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Typhlopidae Merrem, 1820
|
Generoak
- Acutotyphlops Wallach, 1995
- Afrotyphlops Broadley & Wallach, 2009
- Cyclotyphlops Bosch & Ineich, 1994
- Grypotyphlops Peters, 1881
- Letheobia Cope, 1869
- Megatyphlops Broadley & Wallach, 2009
- Ramphotyphlops Fitzinger, 1843
- Rhinotyphlops Fitzinger, 1843
- Typhlops Oppel, 1811
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-12-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.