Txuspo Poyo

Txuspo Poyo Mendia (Altsasu, 1963) artista diziplinartekoa da, Euskal Herriko Unibertsitatean 1989an Arte Ederretan lizentziaturikoa. Bere obrak zenbait influentzia jasotzen ditu; artearen historiatik, zinemaren mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik edaten duelarik.

Txuspo Poyo
Bizitza
JaiotzaAltsasu, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakartista
txuspo-poyo.com

Biografia

Txuspo (Jesús) Poyo Mendia Altsasun jaio zen, 1963an. 1989an Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen. Bere formakuntza Toronton (1990) borobildu zuen, Nafarroako Gobernuak esleitutako beka baten ondorioz. 1991an New York-era joan zen. 2001. urtean “Marcelino Botín” fundazioak New Yorkeko  ISCPn (International Studio and Curational Program) erresidentzia bat egiteko beka bat eskaini zion, bere bigarren egonaldia izango zena hirian. Horrez gainera, garai hartan, New Yorkeko unibertsitateko CADAn (Teknologia Berrien Zentroa) [1]ikasketak burutu zituen. Garai horretan hasi zen bere esperimentazioa zinemarekiko, bere artelanetan eragina izan zuena. Horrek inspiratu zuen, alegia “Zeluloideak 1993-1996” lana. Bertan, New Yorken, egonaldia egin zuen 2003ra arte. Ondoren, Bilbora itzuli zen, non egun bizi den.[2]

Ibilbide Profesionala


Bere ibilbide profesionalean lehen mugarria "Zeluloideak 1993-1996" lana izan zen, New York hirian egin zuen egonaldian burututakoa. "Celuloides 1993-1996" hainbat aretotan erakutsi zen.

2006an Arte eta Zuzenbideko fundazioak eta Valentziako Arteen Fundazioak laguntza ekonomikoa eman zioten “Delay Glass” izeneko proiektua aurrera eramateko. Urte berean Euskal Herria mailan “Gure Artea” saria irabazi zuen. 2007an egonaldi bat egin zuen FAAPen, Sao Paulon (Brasil)[3]. 2008an “Unión Fenosa” saria ere eman zioten. Era berean, Madrilen ospatu ziren Irudiaren estudiorako XV. Jaurdunaldietan parte hartu zuen. [4]

Poyoren obra zenbait erakusketa aretotan eta museotan topa daiteke: Gasteizko Artium museoan, Lleidako Panera zentruan, Costa Ricako Arte eta Diseinu Museoan eta Bartzelonako Montcada aretoan, besteak beste. [4] Bestalde, Poyok beste artista batzuekin batera erakusketak egin ditu, esaterako: Geopolíticas de la animación (Andaluziako Arte Garaikideko Zentroan eta Vigon), Les Rencontres Internationales Paris/Madrid/Berlín, II Trienal de Angola, File (Sao Paulon, Brasilen), Incógnitas (Bilboko Guggenheim Museoan), Cine y casi cine (Madrileko Sofia Erregina Museo Nazionalean eta Arte Zentroan), Multitude (New Yorkeko Artist Spacen) ,Fundazione Sandretto Re Rebaudengo (Turinen, Italian), [5] Nafarroako Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzak Erakusketa 2018 (Iruñeko Baluarten).

Obra

Diziplinarteko artista den heinean, Poyok zenbait bitarteko erabiltzen ditu, hala nola, 16mm-ko filmak, bideoartea, zeluloideak, irudi landuak edota argazkiak. Bere estiloaren ezaugarri esanguraratsutzat jotzen dira XX.mendeko zinemaren erreferentziak eta animazio birtuala .[5]

90.ko hamarkadatik aurrera, Poyok metodologia prozesal jakin bat jorratuko du, artelanaren muntaian teknika desberdinak landuz. Belaunaldi-gertaeren ikerketa eta azterketetari heltzen die, istorioak kontatzeko. [5]

Zeluloideak (1993-1996)

New Yorken egon zen etapako artelana da, txirikordaturiko, tartekaturiko edo gainjarritako 35 eta 16 milimetrotakoko filmez osaturikoa. Hauek argazkiekin konbinatuak ageri dira. Konposizio bertikalak dira, New York hiriko etxe-orratzak oroitarazten dituztenak.  Txuspok “Celuloides 1993-1996” instalazioa zenbait hirietan eta herrialdeetan aurkeztu zuen; New Yorken, Bilbon, Suedian, Danimarkan eta Italian. Nafarroako Museoak, La Caixak eta mexikar partikular batek ere serie honetako obrak eskuratu zituzten. [6]

Lan hau egiteko materiala New Yorkera iritsi bezain pronto aurkitu zuen artistak. Proiekturako material zinematografiko anitz erabili zuen, batez ere Anthology Film Archivetik eta Rafiketik ateratakoa. Bi artxiboetatik material ugari lortu zituen, hala nola; bobinak, bobina gardenak, koloretako filmak… [7]Horrela, Celuloides lana zenbait materialen uztarketatik abiatutako lana bihurtu zen.

Passenger. 50 segundo bertikalean (2006)

Passenger proiektua 2006an 3D animazioa eta bideogintza digitala bitartekoak erabiliz sortutako lana da. 10 minuto eta 40 segunduko lana da, Bilbao Arte Fundazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak ekoitzita, Txuspo Poyoren zuzendaritzapenean.[2] Bideoak Bilboko Begoña auzoa eta alde zaharra lotzen dituen igogailua eta bere ibilbideak irauten dituen 50 segunduak hartzen ditu ardatz gisa, ikuspuntua jarriz bere izaera komunikaziorako elementu gisa. Igogailu-eraikin hau Bilboko bakarra da eta 1946.urtean eraiki zen. [8]Poyok bere lanaren bitartez . Horretarako, igogailuaren erabiltzaileak Gorka Pérez de la Peña historialariarekin hizketan jartzen ditu.[2]

Delay glass (2007)

Delay Glass Poyok 2007an sorturiko animazioa da, 8 minutu baino gehiago irauten duena. Artelana Maya softwarez egina dago eta Marcel Duchamp artistarengandik jasotzen du inspirazioa, “Beira Handia” lanarengandik, zehazki. Hortaz, artelan honen berreraikuntzatzat jo izan da, Poyoren hausnarketa Duchampen obraren inguruan erakusten duena. [9] Poyok 3D teknologiarekin lan egiten du, makinek simulatutako pertsonaia batzuei bizitza emateko. Pertsonai hauek zenbait emozio edo pentsamendu sinbolizatzen dituzte, hala nola; amodioa, desira, harreman sexualak eta atsekabea. [9]Azkeneko emaitza testuekin aberastutako katalogoa eta 3Dn egindako bi animazio izan ziren. [10]

Zuhaitzaren etxea (2001-2008)

Zuhaitz-Etxea (2008)

2001. urtean Altsasuko udalak proiektuan zegoen kultur-etxe berriarentzat obra bat eskatu zuen. Proiektua Domingo Lumbier haur-eskolen lur-eremuan aurrera eraman behar zen, non lorategi bat zegoen. Bertan zuhaitz-etxea txertatzeko deia egin zen, espazio hura berreskuratzeko, aurrera eraman ez zena. [11]Proiektua geldirik egon zen 2007ra arte, kokaleku berria esleitu zenean instalazioarentzat: Dantzalekuko hariztia. Kokapen berria zela medio, proiektuaren motibazioa aldatu zen, Altsasu ·bidegurutze gisa eta herribildu industrial gisa duen izaera nabarmendu nahi zirelarik. Horrez gainera, haur-iruditeria gorpuztea da asmoa. [10]

Izaro (2012-2018)

Izaro Poyoren lehen metraje luzeko filma izan zen. Izaro dokumental/saiakera da, Izaro irlaren identitatea, historia eta ondarea jorratzen duena. Irlaren diaspora ere gaitzat hartzen du. Irlarekin zerikusia duten zenbait gertakizun lantzen dira bertan: uhartea okupatu zuten lehen frantziskotarrek martxan abiatutako estatu soziala eta politikoa, irla iruditzat hartu zuen Ízaro Films ekoizpen-etxearen sorrera, azken atunontziaren presentzia...[12]

"Ez dago Izarori buruzko irudi-eraikuntza bakarra, baizik eta hainbat hurbilketak osatzen dute Izaroko kontakizunaren irudi poliedriko hori, bai eta komunitate guztietan duen eragina ere" -Poyo izaro filmari buruz, 2018. [13]

Proiektua iraupen luzekoa izan zen. 2012an hasi eta 2014 eta 2016ean eten zen, Poyoren beste lan bat tartean zegoelarik, La Engañako tunelaren inguruko lana, alegia. 2018an muntaketa-lanak aurrera eraman ziren. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Uharte Zentroaren laguntza eduki zuen. [12]Proiektua Zinebin eta Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen, 2018an.

Erakusketak[2]

  • Passenger. 2006. Bilbao Arte Fundazioa, Bilbo.
  • Stalker: Cruzando puentes. 2003-2004. Moises Pérez de Albeniz galeria, Iruña.
  • Espacio 292. 2003. Senda galeria, Bartzelona.
  • Herrorismo. 2001. Project Room, Arco, Madrilen. Iruñeko Planetarioa.
  • MHT Monkey Honky. 2000. Montcada aretoa, Bartzelona. La Caixa Fundazioa, Bartzelona.
  • Milky Way. 2000. Museo erotikoa, Madril.
  • Las Novias de C.Manson. 1999. Vanguardia galeria, Bilbo.

Erreferentziak

  1. «Txuspo Poyo | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  2. Poyo, Txuspo; Israel. (2006). «"Passenger. 50 segundos en vertical".» BilbaoArte (Bilbo: Fundación Bilbao Arte Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Poyo Mendia, Jesús - Relacionado - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  4. Gómez-Díaz, Francisco Jose (2023). «La reconstrucción de El Gran Vidrio de Duchamp en 3D a través del cristal de Txuspo Poyo = The Large Glass of Duchamp 3D reconstruction behind the glass of Txuspo Poyo». Ardin. Arte, Diseño e Ingeniería 0 (12): 144-167. ISSN 2254-8319. doi:10.20868/ardin.2023.12.5064. http://polired.upm.es/index.php/ardin/article/view/5064
  5. (Gaztelaniaz) Poyo Mendia, Txuspo | accademiaspagna. (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  6. (Gaztelaniaz) sacristán, cristina m. (2012-03-10). «Los 'Celuloides' de Txuspo Poyo, en la UPV de Abandoibarra» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  7. Arturo (Fito), Rodríguez Bornaetxea, (2012). "Celuloides" de Txuspo Poyo https://txuspo-poyo.com/web/wp-content/uploads/2018/10/CELULOIDES-Fito-Rodriguez.pdf
  8. (Gaztelaniaz) «"Passenger. 50 segundos en vertical". Txuspo Poyo - Fundación BilbaoArte Fundazioa» BilbaoArte 2006-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  9. Poyo Mendia, Txuspo; San Martín. (2008). Delay Glass. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argiltapen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-84457-2701-0..
  10. (Gaztelaniaz) Metrópolis - Txuspo Poyo. 2013-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  11. (Gaztelaniaz) Metrópolis - Txuspo Poyo. 2013-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  12. (Gaztelaniaz) Oliveira Lizarribar, Ana. (2018). «Cine navarro en el Festival de Donostia» Diario de Noticias. Mirarte..
  13. Garbayo Maeztu, Maite. (2019). Exposición Ayudas a las Artes Plásticas y Visuales. Arte Plástico eta Ikusizkoetarako Laguntzak Erakusketa.. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa, 55 or. ISBN 978-84-09-15710-5..

Bibliografia

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia; Auñamendi Eusko Entziklopedia. Poyo Mendia, Jesús. Enciclopedia Auñamendi , 2024. [Kontsultatze data: 2024ko otsailak 18]. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/poyo-mendia-jesus/ar-118361/
  2. Academiaspagna (2021). Poyo Mendia, Txuspo [Web orrialdea] https://www.accademiaspagna.org/portfolio/poyo-mendia-jesustxuspo/
  3. Arturo (Fito), Rodriguez Bornaetxea, (2012). "Celuloides" de Txuspo Poyo. https://txuspo-poyo.com/web/wp-content/uploads/2018/10/CELULOIDES_EU.pdf
  4. Garbayo Maeztu,Maite. (2019).Exposición Ayudas a las Artes Plásticas y Visuales. Arte Plástico eta Ikusizkoetarako Laguntzak Erakusketa. Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa.
  5. Gómez-Díaz, F. J. (2023). La reconstrucción de El Gran Vidrio de Duchamp en 3D a través del cristal de Txuspo Poyo= The Large Glass of Duchamp 3D reconstruction behind the glass of Txuspo Poyo. Ardin. Arte, Diseño e Ingeniería, (12), 144-167.http://polired.upm.es/index.php/ardin/article/view/5064
  6. Oliveira Lizarribar,Ana. (2018ko irailak 19).«Cine navarro en el Festival de Donostia». Diario de Noticias. Mirarte.https://txuspo-poyo.com/web/wp-content/uploads/2018/11/Diario-de-Navarra-1.pdf
  7. Palier, M. (2013). Metrópolis. Txuspo Poyo. RTVE. https://www.rtve.es/play/videos/metropolis/metropolis-txuspo-poyo/1864451/
  8. Poyo Mendia, Txuspo, Israel, Nico (2006). Passenger. 50 segundos en vertical. Fundación Bilbao Arte Fundazioa.
  9. Poyo Mendia, Txuspo, San Martín, F.J (2008). Delay Glass. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  10. Sacristán M, C. (2012ko martxoak 10). Los "Celuloides" de Txuspo Poyo, en la UPV de Abandoibarra. Deia https://www.deia.eus/cultura/2012/03/10/celuloides-txuspo-poyo-upv-abandoibarra-5462317.html
  11. Tresnaka. Huarte Arte Garaikideko zentroa-centro de arte contemporáneo. Txuspo Poyo. [Kontsultatze data: 2024ko martxoak 2] https://www.tresnaka.net/artistas/txuspo-poyo

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.