Txurtxur

Txurtxur Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1069 metroko garaierakoa. Mendizaleentzat hain ezezaguna den mendi hau, Malloaren ekialdeko muturrean dago. Tontor harritsu bat da, bere izaera, inguratzen duen basoak estaltzen duena.

Txurtxur
Datu orokorrak
Garaiera1.069 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′04″N 1°57′55″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBaraibar/Errazkin
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Prantzes Errekaren labarra, Etzantzako lautaden goikaldean eratzen da, Beloki mendiaren gailurra, Malloetako lehen tontorretatik banatzen duena: Txurtxur, Gaztelu eta Arriolatz. bi lehenak, lenarrak estalitako pagadian murgilduak daude, azkena garbia den bitartean, pagadiak, bere ekialdeko magalen zati handi bat estaltzen duen arren. Prantzes Errekatik jeisten den ubidea, hobi batek hartzen du haranera iritsi aurretik.

Irispideak

Baraibarren, 624 metroko garaieran, bide batetik igotzen da (Usotegietako bidea) Izarrita edo Izarriteko Gañe izeneko mendian dagoen antenara, 903 metroko garaierara. Hemendik, mendebalderantz jarraitu behar da, 930 metroko garaieran dagoen Belutako Langara, nondik, hegomendebalderantz jarraitzen den, Txurtxur eta Gaztelu arteko pagadia zeharkatuz. Behin pagadiaren zati gorenean, 1010 metroko garaieran, eskumatarantz desbideratu behar da, tontor honek suposatzen duen mugarri harritsuaren bila, 1069 metrora. Errazkinetik, 433 metroko garaierara dagoena, ibilbidea berdin igarotzen da Belutako Langatik.

Baraibartik Guardetxera igotzen den bidea hartuz, 2,5 kilometrotan zehar, eskumatarantz, Aizpiardiko iturritik Aizkorriko ganbelara doan bide bat dago. Hemendik, Prantzes Errekako ibarbidetik, Etzantzako larreetara igotzen da. Toki honetara heldutakoan, 1040 metroko garaieran dagoena, eskumatarantz desbideratu behar da, Gaztelu eta Txurtxur artean dagoen pagaditik igarotzen den bidezidorra bilatzeko.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.