Txumari Alfaro

Txumari Alfaro (Arguedas, Nafarroa, 1952ko abenduaren 25a) natur medizina eta sendabelarretan aditua, eta telebistako aurkezle nafar bat da. Euskal Herria nahiz Espainiako hainbat telebista kateetan lan egin du (ETB2, TVE1, La Sexta...).

Txumari Alfaro

(2009)
Bizitza
JaiotzaArguedas, 1952ko abenduaren 25a (71 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Televisión Española

Biografia

Naturopatiaren esparruan aritzen zelarik, terapia alternatiboetan sakondu zuen, eta iridiologia edo akupuntura ikasi zuen. Elikagai Zientzietan ere doktoratu zen Kaliforniako Unibertsitatean.

1988az geroztik, Zentru Mediko Naturista bat zuzentzen zuen eta, 1996an ospetsu egin zen TVEn, La Botica de la Abuela programa aurkezten hasi zenean[1]. Programa horretan, Txumarik, farmaziako botiken ordez, erremedio tradizionalak aholkatzen zuen gaixotasun ororako[2].

Bi urte geroago, Ana Rosa Quintanaren Sabor a ti programan hasi zen eta 2000, berriz, Antena 3n, La botica de la abuela-ren antzeko programa bat egiteko aukera izan zuen: La botica de Txumari. Urte horretako urtarriletik apirilera iraungo zuen azken honek.

2005eko iraila eta abendua artean, Telecincoko A tu ladon hasi zen, Emma Garcíarekin, Los consejos de Txumari sekzioa aurkezten zuelarik, baina erretiratu beharrean izan ziren, audientzia baxua izan zuela-eta.

2007an, Un cuerpo para toda una vida liburua argitaratu zuen.

2008ko irailaz geroztik, La Sextan egiten du lan, Salud a la carta programan parte hartzen duelarik.

2011ko maiatzaz geroztik, Intereconomía TVko Los consejos de Txumari programa zuzendu eta aurkezten du.

Liburuak irakurri eta programa jarraitzaile asko du[3] [4], baina denek ez ditu alde, pseudozientzia egiten duela-eta[5].

Ikus, gainera

  • Erriberar ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.