San Marko-Txoritokieta

Artikulu hau Gipuzkoako mendiguneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».

San Marko-Txoritokieta
Datu orokorrak
Garaiera317 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′17″N 1°55′29″W
Honen parte daBortzirietako mendigunea
MendikateaPirinioak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAstigarragako Benta, Zamalbide, Altza, Beraun

San Marko-Txoritokieta Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen mendigune bat da, Donostia, Errenteria eta Astigarragako udalerriek bat egiten duten inguruan. Bi gailur nabarmentzen dira: hegoaldean Txoritokieta (317 m),[1] eta iparraldean San Marko (279 m).[2] Geologikoki, diapiro batek sortutako mendigunea da, kareharri arrosen lurrazaleratzea sorrarazi duena. Kareharri horren ustiapena XX. mendeko bukaerara arte luzatu zen mendigunean dauden harrobietan. Mendigunetik Donostialdeko eta Bidaso Behereko eskualdeetako ikuspegi zabalak daude, Jaizkibel, Aiako harria, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako beste zenbait mendiren ikuspegiekin batera. Egoera pribilejiatu hori dela eta, bi gailur nagusietan gotorlekuak eraiki ziren XIX. mendearen bukaeran, egun interes historiko handia dutenak eta aisialdirako eta bisita turistikoetarako erabiltzen direnak. Mendigunean megalitoen multzo garrantzitsu bat badago, trikuharri eta zutarriekin. Udaberrian, gainera, San Markoko erromeria tradizionala ospatzen da; ekainean, gainera, Andaluziako folkloreko beste erromeria bat ospatzen da XX. mendearen bukaeratik. XXI. mendeko hasierara arte, San Markoko zabortegiak San Markoko Mankomunitateko zaborrak jaso zituen.

Megalitoak

San Markos eta Txoritokietaren arteko lepoaren inguruetan Aitzetako Txabala eta Berrozpin I, II, III, IV eta V dolmenak eta Txoritokietako menhirra ikus daitezke, azken hau Astigarraga eta Errenteriaren arteko mugarri gisa erabiltzen dena. Guztiek Txoritokieta estazio megalitikoa osatzen dute, Santiagomendiko Arreginea eta Ermañalde harrespilekin batera.

Harrobiak

XIX. mendetik bertako kareharri gorriaren ustiapena izan da. 1970eko hamarkadara arte ustiatutako bi harrobiren aztarnak ikus daitezke, bata San Markon eta bestea Txoritokietan. Harria bertako gotorlekuak, Donostiako hainbat eraikuntza eta Inglaterra eta Estatu Batuetara ere esportatu zen. Errenterian harria ebakitzeko lantegia ere izan zen.[3]

Mendiak

  1. Txoritokieta, 318 m[4][5]
  2. Bizarain edo San Marko, 260 m
  3. Kutarro, 215 m
  4. Ametzagaña, 122 m
  5. Antoña, 120 m
  6. Ametzagañako kraterra, 114 m

Erreferentziak

  1. «Txoritokieta», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  2. «San Marko», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  3. (Gaztelaniaz) Muxika, Serapio. Geografía de Guipúzcoa. .
  4. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Marko-Txoritokieta San Marko-Txoritokieta (Mendikat)
  5. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.