Txoritokieta
Txoritokieta San Marko-Txoritokieta mendiguneko mendi bat da. Donostia, Altza, Pasaia, Errenteria, eta Astigarragaren artean. 317 metroko garaiera du, eta alboan du San Marko mendia.
Txoritokieta | |
---|---|
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′26″N 1°55′28″W |
Honen parte da | Txoritokietako mendilerroa |
Mendigunetik Donostialdeko eta Bidaso Behereko eskualdeetako ikuspegi zabalak daude, Jaizkibel, Aiako harria, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako beste zenbait mendiren ikuspegiekin batera.
Egoera pribilejiatu hori dela eta, gotorleku bat eraiki zen XIX. mendearen bukaeran, egun interes historiko handia dutenak eta aisialdirako eta bisita turistikoetarako erabiltzen direnak.
Mendigunean megalitoen multzo garrantzitsu bat badago, trikuharri eta zutarriekin. Udaberrian, gainera, San Markoko erromeria tradizionala ospatzen da.
Inguruko mendiak
- Bizarain edo San Marko, 260 m
- Kutarro, 215 m
- Ametzagaina, 122 m
- Antoña, 120 m
- Ametzagainako kraterra, 114 m
- Panoramika Jaizkibeletik Txoritokietaraino, Altzako Pikutzueta bidetik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.