Txorierri Garagardoak
Txorierri Garagardoak Euskal Herriko garagardogile bat da, egoitza Sondikan (Bizkaia) duena. 2016ko irailean hasi zen bere produktuak merkaturatzen. Artisau garagardo ekoizten du, antzinako prozedura naturalak erabiliz.
![]() | |||||||||||
Kokapena | Sondika, Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Koordenatuak | 43°17′48″N 2°55′10.6″W | ||||||||||
Sortze-data | 2016 | ||||||||||
Webgunea | www.txg.eus | ||||||||||
Egungo garagardoak | |||||||||||
|

Produktu-lerroa
Garagardoak egiteko osagai freskoenak eta esklusiboak besterik ez ditu erabiltzen. Garagar maltatuak eta lupuluen aukera fina garagardoari berezko mingostasuna emateko, belar sentsazioekin. Lau garagardo mota ekoizten dituː
GOLDEN ALE: Urre koloreko garagardoa, arina, izaera gozo eta belusatua, fruta lurrina eta lupulu zaporekoa.
- IBU-Mikaztasuna: 18
- EBC-Kolorea: 7
- ABV: % 5.5
AMBAR: Anbar kolorearekin, fruta lurrin delikatuarekin. Zaporean pixka gozoa, karamelatutako maltak erabiltzeak eta lantze prozesu singularrak, bere izaera berezia ematen diote.
- IBU-Mikaztasuna: 18
- EBC-Kolorea: 20
- ABV: % 5.5
BLONDE: Garagardo horia, arina eta freskagarria, amerikar lupuluekin lurrindua.
- IBU-Mikaztasuna: 28
- EBC-Kolorea: 6
- ABV: % 4.6
BEST BITTER: Brontze kolorea duen pale ale klasiko eta leuna. Belusatura orekatua eta britainiar lupuluen mingostasun dotoreko lurrinarekin.
- IBU-Mikaztasuna: 33
- EBC-Kolorea: 22
- ABV: % 5.5
Kanpo estekak
Txorierri Garagardoak, webgune ofiziala.