Txomin Solabarrieta
Txomin Solabarrieta Etxaburu (Ondarroa, 1927ko abuztuaren 17a - Begoña, 2019ko apirilaren 18a) bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Bizkaiko Gotzaindegiko itzultzailea izan zen.
Txomin Solabarrieta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ondarroa, 1927ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Begoña, 2019ko apirilaren 18a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta itzultzailea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bostak Bat lantaldearen sorreran ere hartu zuen parte, 1981ean. Euskaldunek euskaraz jarduteko hiztegi mailan zeuzkaten hutsuneak atzeman, eta Adorez hiztegi sorta abiatu zuten. Hark egin zituen lanen artean dira Sinonimoen hiztegia (Elkarlanean, 1984), Adorez hiztegiak: euskara-gaztelania = castellano-vasco (Elkarlanean, 2009) eta Eskola hiztegia: oinarrizko hiztegia (Elkarlanean, 2013).[1]
2011n Urrezko Luma saria eman zioten. 2018ko apirilaren 27an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.
Erreferentziak
- Uriarte Irizar, Itziar. (2019-04-19). «Eliza barrutik hizkuntzalari» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.