Txomin Saratxaga
Txomin Saratxaga Ramirez (Sopuerta, ? - Bilbo, 2019ko uztailaren 3a) bizkaitar politikari jeltzalea izan zen.
Txomin Saratxaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sopuerta, ? |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2019ko uztailaren 3a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta liburu-saltzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Zuzenbidea ikasi eta Burgosko prozesuan elkarlanean lan egin zuen.[1] Klandestinitatean Bizkai Buru Batzarreko partaide gisa hasi zen, eta 1977an eta 1979an BBBko burukide egin zuten. Hala ere, azken urte horretan bizitako barne liskarrek politika alde batera uztera eraman zuten Saratxaga. Ordutik, Kirikiño liburudendan lanean aritu izan da Bilboko Kolon Larreategi kaleko galeria batean; betiere EAJri eta abertzaletasunari buruzko lanei estu loturik eta era askotako ekintzak antolatuz.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Txomin Saratxaga Ramírez, el jeltzale que puso cara al Proceso de Burgos» Deia 2019/07/04.
- «Memoriaren militantea» Berria 2019-07-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.