Txomin Garmendia
Txomin Garmendia Galartza (Berrobi, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 3a - ibidem, 2022ko irailaren 15a[1]) euskal idazlea eta bertsolaria izan zen.
Txomin Garmendia | |||
---|---|---|---|
Txomin Garmendia 1967ko Bertsolari Txapelketan | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Berrobi, 1934ko otsailaren 3a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | 2022ko irailaren 15a (88 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Paulino Garmendia eta Bittori Galartzaren semea, bere kabuz ikasi zuen eta bizitzan zehar hainbat lan egin zituen: nekazaria, arotza, taxilaria, liburu-saltzailea eta Berrobiko alkatea besteak beste. Burgosen egiten ari zen soldadutzari buruz "Zeruko Argia" aldizkarian argitaratu zituen bertsoengatik espetxeratu zuten.[2] 50eko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantatzen eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren txapeldunordea eta 1967ko txapelduna izan zen.[3] 1980an istripu batean eritu eta idazteari ekin zion. Bere idatzitako lanen artean bertso liburuak eta kontakizunak daude.
Lanak
Nobela
- Bordaberri (1983, Auspoa)
Kronika
- Bizitzaren arian (1982, Auspoa)
- Denbora pasa (1982, Auspoa)
- Gipuzkoa. Biotz-begietan (1983, GAK): Iñaki Linazasororekin elkarlanean
Bertsolaritza txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Finalista (4): 1965, 1967, 1980, 1982
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (1): 1967.
- Bigarrena (1): 1964.
- Finalista (3): 1962, 1964, 1967.
- Gazte mailan txapelduna: 1959an.
- Herri artekoan txapeldun ordea: 1999an.
Sariak
- Aginagako txapelketa: 1959
- Errege Eguneko saria (Donostia): 1962
- Loiolako Herri Irratia saria: 1962
Erreferentziak
- Berria. «Txomin Garmendia hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- Garmendia Galartza, Txomin. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia..
- Garmendia, Txomin. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa..
- Txomin Garmendia, Ahotsak. .
Kanpo estekak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.