Txomin Badiola

Txomin Badiola Mazariegos (Bilbo, Bizkaia, 1957ko martxoaren 10a) artista eta arte irakaslea da. Eskulturak eta ikus-entzunezko obrak egiten nabarmendu da bereziki.[1][2]

Txomin Badiola

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1957ko martxoaren 10a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Londres
New York
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, eskultorea, irakaslea eta arte-historialaria
Lantokia(k)Bartzelona eta New York
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1982 -  1988)

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako Fakultatean ikasi ondoren, 1983 eta 1988 artean bertan izan zen irakaslea. Hasieran margolaritzari ekin bazion ere, azkenean eskulturagintzari lotu zitzaion. Joseph Beuys edo Jorge Oteiza maisuak zituzten Pello Irazu, Angel Bados, Juan Luis Moraza edo María Luisa Fernándezekin batera, Euskal Herriko eskulturgintza berriaren taldea sortu zuen.

1988an Londresera eta 1990ean New Yorkera joan zen, non bideo edo argazkigintza gehitu zituen bere lanetan. 1998an Bilbora itzuli eta hantxe bizi da.

Testuak

  • Oteiza: Propósito experimental (1988)
  • Notas sobre intenciones y Resultados (1990)
  • Notas sobre intenciones y resultados (2) (1989)
  • Arreglárselas sin el padre (1995)
  • Juan Uslé, in exile with painting (1995)
  • Texto para Ángel (1996)
  • SOS (2001)
  • 12 Respuestas Huérfanas (2004)
  • Carta a un colega (2006)
  • Hay veces en las que uno tiene que poner en escena su propio fracaso (2008)

Erreferentziak

  1. Sonia Rueda Pardo «Txomin Badiola Mazariegos», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. (Gaztelaniaz) Marta Nieto: «Una instalación de Txomin Badiola recorre el "viaje de vuelta" de la escultura a la imagen», El País, 2006-09-27.
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.