Txokolate bero
Txokolate beroa edo txokolatada esne oso bero edo irakinean desegindako kakao- edo txokolate-hautsez eginiko edaria da, batzuetan esnea urez ere ordezten da. Ohikoena negu gorrian edo udazkenean edatea da, klima hotza den urtaroan. Maiz beste jakiekin hartu ohi da, bai txurro, ilgoropil nahiz kauserekin.
Edalontzian hartu daitekeen arren, usadioz etxean edo tabernan katilu baten edan ohi da, jendarteko ospakizun, erromeria edota jaietan aldiz, plastikozko edalontzietan.
Txokolate beroa prestatzeko modu desberdinak
- Espainiar eran: Urarekin prestatzen da, katiluko 2-3 koilarakada kakao erabiltzen da. Txokolate lodi garratza eta iluna da.
- Frantziar eran: Esnea eta kakao-hautsarekin egiten da. Katilu bakoitzeko kakao koilarakada 1 erabiltzen da. Lodia bada ere, espainiar era baina zapore leunagoa du.
- Vienar edo suitzar eran: Katiluko koilarakada 1 kakaorekin prestatzen da, baina amaieran esne-gaina erdi harrotua edo likidoa gehitzen zaio. Txokolate leuna eta krematsuagoa da.
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo, 93 or. ISBN 9788428327534..
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.