Txoka

Txoka Fringillidae familiako eta Carduelis generoko eta bere barnean dagoen Acanthis azpigeneroko zenbait txori txikiren izena da. 12 cm inguru luze izaten dira. Itxuraz txantxangorriaren antzekoak dira. Burua handi samarra dute, mokoa labur, sendoa eta isatsa bi puntakoa. Kolorez arreak izaten dira, baina urte-sasoiaren eta sexu-harremanetarako aldien arabera, buru-paparrak gorri edo gorrixkak eta sabelaldea zurixka edo arre zurixka izan dezakete.

Europan, Afrikako iparraldean eta Asiako mendebaldean eta ekialdean bizi dira. Haziak eta intsektuak jaten dituzte batez ere. Txoka espezie ezagunenak hauek dira: txoka arrunta (Acanthis edo Carduelis cannabina), txoka txikia (C. edo A. flammea) eta txoka mokohoria (C. edo A. flavirostris).

Espezieak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.