Txitxi-burruntzi eguna

Txitxi-burruntzi eguna Euskal Herriko usadio zaharra da, hainbat tokitan Garizuma aurretik egiten den ospakizuna, inauteri igandeko aurreko igandean. Tradizioa bizirik dago Bizkaiko hainbat herritan (Txorierrin, Hego Uriben, Zeberion, Erandion, Arratian, Durangaldean...).

Egun horretan jendea mendira joaten da, sua prestatu, txitxi-burruntzi edo zotz batean iltzaturiko haragi puskak, txorizoa, txistorra zein beste txerrikiak sutan erretzen dira.

Gaur egun, txerri-hilketarik ez da jada ospatzen, baina egun hartan mendira joan eta bertan prestatutako janaria dastatzeko tradizioa hainbat herritan bizirik dago, batez ere Bizkaian eta ikastegien artean nahiko zabalduta dago. Gainera, gero eta gehiago, ordezko begetalak edo barazkiak ere erabiltzen dira, arrazoi etikoengatik, osasunagatik edo ingurumenarengatik.

Txitxi-burruntzi eguna kanpoan (mendian zein toki irekian) une alaia pasatzeko aitzakia paregabea da, burruntzian prestatutako janariak dastatuz. Lagunekin zein senitartekoekin ospatzen da, eta leku batzuetan erromeriak ere antolatzen dira, ospakizunekin, jolasekin, musika eta dantzaldiekin. Egun horrek inauteriko ospakizunei hasiera ematen die (toki batzuetan Txitxi-burruntzi eguna Eguen Zuri deritzon Inauteriko astean ere ospatzen da).

Izenak

Egunak herririk herri hainbat izen ditu. Izenetako batzuek jakiak aipatzen dituzte:

  • Txitxiburduntzi Bizkaiko herri askotan, halaber Bilboko (eta inguruko) erdaldunek erabiltzen duten aldaera ezagunena.
  • Txitxi-burruntzi
  • Txitxiburruntzi

Beste izen batzuek irteera edo txangoa adierazten dute:

  • Kanporamartxo (Kanpora martxoan?): Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Dima, Zaratamon... erabilia[1][2]
  • Kanpomartxo (Erandio aldean erabilitako izena)[3]
  • Sasimartxo Derio, Zamudio, Txorierri aldean erabilitako hitza[4][5]
  • Sasikoipetsu (Lekeitio aldean erabiltzen den aldaera)[6]
  • Basokoipetsu (Basoan koipea) Iurreta, Berriz, Durango, Zornotza inguruan deitua[7][8][9][10]
  • Basatoste (Basoan ostera edo irteera): Gatika aldean erabiltzen den aldaera[11]
  • Basatostie (Bakio aldean deitua)[12][13]
  • Basaratoste "Bizkaian, batez ere, bada oraindik usadio bat Igande-inautearen aurreko igandean egiten dena. Egun honetan umeek, gazteek zein nagusiek, taldeka, ostera txiki bat egiten dute euren herriaren inguruko basoetara. Egun honek Basaratoste du izena. Toki aukerako baten abarrak eta egurra batu eta su eder bat egiten dute. Gero bakoitzak makilatxo bat hartu, beronekin burruntzia egin eta txorizoak edo urdaia erre egiten dute eta jan. Ekintza honek txitxiburruntzi izena hartzen du".[14]
  • Basaratuste

Erreferentziak

  1. http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120210/nervion/fiesta-kanporamartxo-despide-antes-20120210.html
  2. https://web.archive.org/web/20151208081544/http://www.etxebarri.net/eu-ES/Jarduerak/Orrialdeak/20140301-Kanporamartxo.aspx
  3. http://erandio.euskoalkartasuna.net/tag/kanpomartxo/
  4. https://web.archive.org/web/20151208164358/http://www.deriokoudala.net/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Sasimartxo.aspx
  5. https://web.archive.org/web/20151208082825/http://www.deia.com/2015/02/14/bizkaia/uribe-txorierri/el-sasimartxo-de-zamudio-tendra-lugar-el-1-de-marzo-1061-familias-se-suman-en-erandio-al-quinto-contenedor
  6. https://web.archive.org/web/20151208141850/http://www.lekeitio.com/es-ES/Eventos/Paginas/Aratusteak2013.aspx
  7. https://web.archive.org/web/20151208062229/http://www.iurreta.net/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/BasokoipetsuEguenZuriIhauteriakIurreta2015.aspx
  8. https://web.archive.org/web/20151208045655/http://www.berriz.org/eu-ES/Turismoa/Jaiak/Orrialdeak/default.aspx
  9. https://web.archive.org/web/20150802140740/http://www.turismodurango.net/carnaval-de-durango
  10. http://amorebieta.com/otsailak-8-basokoipetsu-eguna-san-bartolome-auzoan/
  11. http://www.gatika.net/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/2015.02.15_basatoste.aspx%5B%5D
  12. https://web.archive.org/web/20151208190750/http://www.bakio.org/es-ES/Noticias/Documents/Kartela%20Basatoste.pdf
  13. https://web.archive.org/web/20151208132635/http://www.bakio.org/es-ES/Noticias/Paginas/20140219_SalidaparacelebrarBASATOSTEeldomingo23defebrero.aspx
  14. http://urtesasoiak.com/?page_id=339


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.