Txistu
Txistu ezpainak elkartuta eta irekidura bat utzirik, edota mihia modu egokian jarririk, airea kanpoaldera bultzatzean sortutako hotsa da[1].
Ezpain, mihi edo hortzen posizioaren arabera soinua aldatzen du, ahoa erresonantzia eginez.
Munduko hainbat lekutan komunikabide moduan erabiltzen dute, normalean ideia errazak adierazteko edo errieta egiteko. Hala ere, badaude konplexuagoak diren txistukaturiko hizkuntzak, adibidez Kanarietako Gomerako txistua.
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txistu. .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.