Txirrin
Txirrina ateetan egoten den gailu mekaniko edo elektrikoa da, sarrera-ate baten kanpoko aldetik dagoena (ostatua, bulegoa, denda, etab.), zeina bisitariek sakatzen duten (botoi edo txirrin-kuskua sakatuz[1]) eta horrek eraginda barruan soinua entzuten den, norbait atean delako ohartarazle.
Historia
William Murdoch asmatzaile eskoziarrak bere asmakuntza batzuk bere etxean bertan probatzen zituen (1817an Birminghamen eraikia); horietako bat txirrin zaratatsu bat izan zen, aire konprimituko sistema batekin funtzionatzen zuena.[2] Txirrin elektrikoaren aitzindari bat, kable elektriko baten bidez urrunetik eragin zitekeen tinbrea, Joseph Henryk asmatu zuen 1831 aldera. 1900. urtetik aurrera, txirrin elektrikoak arrunt bihurtu ziren.
21. mendekoak
21. mendean, etxebizitzen eraikinetan, oro har, txirrin-sistema bikoitza dago:
- eraikinaren oinean, agian atondoan, apartamentu guztien txirrinen taula (normalean ate eta solairuari lotuta); atezain automatikoa deitu ohi duguna.
- gero, beste txirrin bat apartamentu bakoitzaren atean.
Kanpoko txirrina interkomunikatzaile batekin edo bideofono batekin lotzen da batzuetan, etxekoek bisitariak identifikatu eta bisitaren objektua ezagutu ahal izateko.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Sonnette (porte)» artikulutik itzulia izan da, 2022-06-08 data duen 194380548 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-06-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- «OEH - Bilaketa - Txirrin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- Scottish Inventions and Discoveries — Coal Gas Lighting — William Murdoch (1754–1839). .