Txipiroi tinta saltsa
Txipiroi tinta saltsari, txipiroi tintak ematen dio zapore eta kolorea bereizgarriak. Txipiroiaren tinta iluna, goxatutako barazki ogi txigortu, tomate eta bestelako hongailuak ditu oinarri.Saltsa hau, txipiroiak bere tintan platera prestatzeko erabiltzen da bereziki, hala ere, bestelako prestaketean ere erabili liteke.
Tipula+piper berdea+gozatua+tomatea+ogia+txipiroi tinta freskoa+egosi+irabiatu |
---|
Txipiroi tinta saltsa burutzeko aholkuak
- Barazkiak ongi goxatzea izango da oinarri onena saltsa honentzat.
- Txipiroi tintak freskoa izan behar du. Tinta izoztua erosiko bagenu, zapore eta kolore gutxiago emango lioke.
- Errezeta tradizionalean, ogi txigortua erabili izan da saltsa loditzeko eta esaten da txipiroiak prestatu eta biharamunean gozoagoak izaten direla.
Txipiroi tinta saltsaren erabilerak
Bere erabilera txipiroi edo begi handiekin bada ere, gaur egun beste prestaketa ugarirekin ere erabiltzen da, lagungarri moduan edo kolorea emateko ere: arrozarekin, piper berdearekin, kroketekin....
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.