Txingor
Txingorra (baita kazkabarra, harria, harriabarra, babazuza, inetasi) atmosferan gertatzen den izotz prezipitazioa da, izotzezko bola txikietan (txingor-aleak) gehienetan. Ur gainhoztuaz betetako ekaitzetan, udan nahiz neguan, gertatu ohi da. Fenomeno meteorologiko kaltegarria da, baratzak eta uztak hondatu eta objektu eta eraikinak kaltetu ditzakeelako, bereziki txingor-aleen tamaina handia denean.
Eguraldia |
---|
![]() |

Kazkabar ale bat, arrunta baino dezente handiagoa
Muturreko txingor-aleak
- Txingorrik handiena Nebraskan erori zen 2003ko ekainaren 22an, 47,6 cm ingurua edo 17,9 cm diametroa zuen, hau da, meloi bat bezalakoa.
- Txingorrik astunena Kazakhstanen erori zen 1959an, 1,9 kg zituen. [erreferentzia behar]
Ikur meteorologikoak
Ikurra | Deskribapena |
---|---|
![]() |
Txingor prezipitazio leuna. |
![]() |
Txingor prezipitazio neurritsu edo gogorra. |
![]() |
Txingorraldi leuna euriarekin edo euri gabe. |
![]() |
Trumoi-ekaitza gehi txingorraldia. |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.