Txinatar erlijio tradizional

Txinatar erlijio tradizionala han txinatarren berezko erlijioa da.[1] Erlijio politeista da, xamanismoaren ezaugarri asko dituena, eta budismoak, konfuzianismoak eta taoismoak eragin handia dute erlijioan.

Lu fonograma oparotasunaren ikurra da. Sarritan, zorte oneko kutun moduan erabiltzen dute.

Zaila da jarraitzaileen kopurua zehaztea, iturrien arabera, 880 eta 390 milioi artean izanda. Txinako gobernuaren errolda eta inkesten aburuz, txinatarrek bere burua budista edo taoistatzat dute (erlijio bat hautatzen badute). Erlijio sinkretikoa izanda, zaila da antolaturik dauden txinatar beste tradizio espiritualetatik ondo ezberdintzea.

Sinesmenak

Txinatar erlijio tradizionala, gehienbat, politeismo eta sinkretismoaren aldaera bat da, barnean arbasoei mirespen eta jainko naturalei gurtza (batzuetan baita ilargi eta eguzkiari ere) dituena. Budismo, taoismo eta konfuzianismotik bere doktrina teologikoa hartzen du.[2] Askotan, santu taoistak, Buda eta txinatar jainkoak nahasten ditu. Bere jarraitzaileek sarritan sorginkeria erabiltzen dute.

Dioses

Matsu itsaso eta marinelen jainkosaren irudiak, jantzi tradizionalez estalirik.
  • Guan Yu (關羽), egia eta leialtasunaren jainkoa.
  • Baoxeng Dadi (保生大帝), bizitzaren enperadore nagusia.
  • Cai Shen (財神) osasuna eta ongizatearen jainkoa.
  • Hu Ye (虎爺 "Tigre Jauna"), izpiritu zaindaria.
  • Matsu (媽祖), itsaso eta marinelen jainkosa.
  • Shangdi (上帝) (hitz. enperadore nagusia)
  • Txeng Huang (城隍), jainko zaindariak
  • Sun Wukong (孫悟空,齊天大聖); "Errege Tximua"
  • Tu Di Gong (土地公, tǔ dì gōng), Lurraren jainkoa.
  • Wentxangdi (文昌帝 "kulturaren enperadorea"), ikasketen jainkoa.
  • Xi Wangmu (西王母), "Mendebaldeko Ama Erregina"
  • Yuexia Laoren (月下老人) "Ilargiaren Agurea"
  • Zao Xen (灶君|灶神), sukaldaritzaren jainkoa
  • Zhuxeng Niangniang (註生娘娘 "Jaiotzaren Jainkosa"), emankortasunaren jainkosa.

Demografia

Txinatar erlijio tradizionalak milioika jarraitzaile ditu bai Txina kontinentalean, bai Taiwanen bai mundu osoko txinatar komunitateetan. Txinako Gobernua ofizialki laikoa da, eta konfuzianismo eta budismo baino ez ditu babesten. Taiwanen, estatistika ofizialen arabera, herritar gehienak budistak dira. Hala eta guztiz ere, egun, erlijio tradizionalaren eragin kulturala handia da oso.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Brown, Melissa J.; Feldman, Marcus W.. (2009). «Sociocultural epistasis and cultural exaptation in footbinding, marriage form, and religious practices in early 20th-century Taiwan» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 106 (52): 22139–22144.  doi:10.1073/pnas.0907520106..
  2. J. J. M. de Groot. Religion in China: Universism a Key to the Study of Taoism and Confucianism. 1912.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.