Txinaren banaketa administratiboa

Txinaren banaketa administratiboa 32 entitatetan egiten da: 22 probintzia (23, Taiwan sartuz gero), 5 eskualde administratibo, 4 udal-probintzia eta bi eskualde berezi. Gehien dagoen eredua probintziarena da. 5 eskualde administratiboak tibetar, uigur, mongoliar, Hui eta Zhuang herriei dagokie. 4 udal-probintziak eskualde metropolitarrak dira. Eskualde bereziak Hong Kong eta Macao dira, sistema ekonomiko eta judizial ezberdinarekin, txanpon propioa, internet domeinua, telefono aurrezenbakia eta bandera propioa dute. Txinako Herri Errepublikak Taiwan berea dela aldarrikatzen du, baina irla hau praktikan independentea da Txinako Errepublika izenarekin. Munduko 24 herrialdek bakarrik onartzen dute Taiwan ez dela Txina, eta herrialde hauek ez dute Txinako Herri Errepublika estatu gisa onartzen.

Txinaren banaketa administratiboa

Administrazio mailak

Txinako Herri Errepublika administrazio maila desberdinetan oinarrituta dago, mendeetan zehar aldatuz joan den arren, probintzien gaur egungo mugak XVIII. mendean ezarri ziren, eta udal-probintziak sortzeaz edo eskualde autonomo berriak ezartzeaz beste, berdintsu mantendu dira ordutik.

Probintzia mailan

Sakontzeko, irakurri: «Txinako probintziak»

Txinak, 22 probintzia (省 shěng), bost eskualde autonomo ((自治区 zìzhìqū), lau udal-probintzia (直辖市 zhíxiáshì), eta bi administraturiko lurralde berezi (特别行政区 tèbié xíngzhèngqū).

Prefektura mailan

Sakontzeko, irakurri: «Prefektura (Txina)»

Aipaturiko probintzia, eskualde autonomo eta udal-probintzia horiek 17 prefekturatan (地区 dìqū), 30 prefektura autonomotan (自治州 zìzhìzhōu), prefektura mailako 283 hiritan (地级市 dìjíshì) eta hiru ligatan (盟 méng) banatzen dira. Ligak Barne Mongoliak dituen berezko egitura administratibo historikoak dira.

Konderri mailan

Aipaturiko prefektura mailako hiriak, udal-probintziak eta prefektura autonomoak honako entitate txikiagoetan banatzen dira:

Herri mailan

Konderri, konderri autonomo, konderri mailako hiri, barruti, bandera eta bandera autonomoak, honako entitate txikiagoetan banatzen dira:

  • Udalerriak (乡 xiāng) (14.677 guztira)
  • Udalerri etnikoak (民族乡 mínzúxiāng) (1.092 guztira) (Lurralde autonomoetan bakarrik)
  • Herriak (镇 zhèn) (19.522 guztira)
  • Azpibarruti edo Jiedaoak (街道办事处 jiēdàobànshìchù) (6.152 guztira)
  • Barruti udal bulegoak (区公所 qūgōngsuǒ) (11 guztira)
  • Sumuak (苏木 sūmù) (181 guztira) (Barne Mongolian bakarrik)
  • Sumu etnikoak (民族苏木 mínzúsūmù) (Bakarra) (Barne Mongolian bakarrik)

Probintziak

IzenaTxinerazko izenaLaburduraHiriburuaTxinerazko izenaAzalera (km2)BiztanleriaProbintzia banaketak
Ānhuī安徽皖 wǎnHefei合肥139.05761.706.238Zerrenda
Fújiàn福建闽 mǐnFuzhou福州123.60335.801.740Zerrenda
Gānsù甘肃甘 gān, 陇 lǒngLanzhou兰州464.18626.184.538Zerrenda
Guǎngdōng广东粤 yuèGuangzhou广州177.93397.383.035Zerrenda
Guìzhoū贵州黔 qián, 贵 guìGuiyang贵阳176.50536.407.728Zerrenda
Hǎinán海南海 hǎi, 琼 qióngHaikou海口34.3538.112.834Zerrenda
Héběi河北冀 jìShijiazhuang石家庄187.99169.602.378Zerrenda
Hēilóngjiāng黑龙江黑 hēiHarbin哈尔滨432.47736.704.334Zerrenda
Hénán河南豫 yùZhengzhou郑州166.49993.652.065Zerrenda
Húběi湖北鄂 èWuhan武汉185.12561.692.449Zerrenda
Húnán湖南湘 xiāngChangsha长沙211.83664.406.395Zerrenda
Jiāngsū江苏苏 sūNanjing南京97.60775.176.989Zerrenda
Jiāngxī江西赣 gànNanchang南昌167.43041.398.079Zerrenda
Jílín吉林吉 jíChangchun长春192.10527.502.884Zerrenda
Liáoníng辽宁辽 liáoShenyang沈阳147.78542.600.752Zerrenda
Qīnghǎi青海青 qīngXining西宁716.6935.001.307Zerrenda
Shǎnxī陕西陕 shǎn, 秦 qínXi'an西安205.69336.641.032Zerrenda
Shāndōng山东鲁 lǔJinan济南156.86792.809.165Zerrenda
Shānxī山西晋 jìnTaiyuan太原157.02334.415.373Zerrenda
Sìchuān四川川 chuān, 蜀 shǔChengdu成都491.14683.725.263Zerrenda
Yúnnán云南滇 diān, 云 yúnKunming昆明393.73444.948.507Zerrenda
Zhèjiāng浙江浙 zhèHangzhou杭州103.90047.964.394Zerrenda

Eskualde autonomoak

IzenaTxinerazko izenaLaburduraHiriburuaAzalera (km2)BiztanleriaProbintzia banaketak
Guǎngxī广西桂 guìNanning241.41044.553.455Zerrenda
Barne Mongolia内蒙古蒙 měngHohhot1.218.69824.259.735Zerrenda
Ningxia宁夏宁 níngYinchuan55.4615.900.848Zerrenda
Xinjiang新疆新 xīnÜrümqi1.774.03419.988.711Zerrenda
Tibet (Xīzàng)西藏藏 zàngLhasa1.268.9472.810.767Zerrenda

Udal-probintziak

IzenaTxinerazko izenaLaburduraAzalera (km2)BiztanleriaUdal-probintzien banaketak
Běijīng北京京 jīng16.80814.933.274Zerrenda
Chóngqìng重庆渝 yú82.40331.610.196Zerrenda
Shànghǎi上海沪 hù6.34117.805.281Zerrenda
Tiānjīn天津津 jīn11.63210.315.894Zerrenda

Administraturiko Lurralde Bereziak

IzenaTxinerazko izenaLaburduraAzalera (km2)BiztanleriaBarrutiak
Hong Kong (Xiānggǎng)香港港 gǎng1.0856.961.931Zerrenda
Macao (Àomén)澳门澳 Ào24480.956Zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.