Txina eta Ipar Korea arteko muga
Txina eta Ipar Korea arteko muga estatu bien arteko muga internazionala da. XIV. mendearen amaieratik Txinako eta Koreako aurreko erregimenen arteko muga historikoa izan da. 1962an ezarri zuten egungo bi estatuek, baina Hego Koreak, Koreako penintsulako beste estatuak, ez du ofizialki onartu.
Txina eta Ipar Korea arteko muga | |
---|---|
borders of North Korea borders of China | |
![]() | |
Geografia | |
Herrialdeak | ![]() ![]() |
Luzera | 1.416 km |
Geografia
1.416 kilometro luze da, eta Koreako penintsularen iparraldean dago; mendebaldean hasten da, Itsaso Horiaren Koreako badian, eta, handik, Yalu ibaian zehar jarraitzen du, Paektu mendiko iturriraino. Muga, gero, Tumen ibairaino jaisten da, eta bere ibilgua jarraitzen du sino-errusiar eta erruso-korear mugetako bidegurutzeraino, ibaia Japoniako itsasoan itsasoratu baino kilometro batzuk lehenago.
Bi estatuen artean gurutzagune gutxi daude irekita. Esanguratsuena Sino-Korear Anaiartearen zubia da, Ipar Koreako Sinuiju eta Txinako Dandong hirien artean Yalu ibaia zeharkatzen duena. Dandong mugaren ertzean dagoen hiririk handiena da.[1]
205 uharte daude Yalu ibaian. Ipar Korearen eta Txinaren arteko 1962ko muga-itunak uharteak horietako bakoitzaren osaera etnikoaren arabera elkarbanatu zituen. Ipar Koreak 127 ditu eta Txinak 78. Bi herrialdeek dute ibaian nabigatzeko eskubidea, delta barne.
Etnikoki korearrak diren jende asko dago mugako txinatar aldean, batez ere Yanbian Korear Prefektura autonomoan.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Rogers, Jenny. (2012/10/02). «New group reaches out to China» Gold Coast Bulletin.