Tximeleta efektu

Tximeleta efektua kaosaren teoria azaltzeko erabili ohi den irudia da. Hasierako sistema kaotiko batean baldintza jakin batzuk izanik, haien aldaera txiki batek sistemaren bilakaera oso modu ezberdinean garatzea eragin lezake; horrela, lehenbiziko aldaketa txikia areagotze prozesu baten ondoren, epe ertain edo luzera aldaketa askoz handiago bat ekar lezake.

Lorenz sistemaren ibilbidea r = 28, σ = 10 eta b = 8/3 baloreentzat.

Edward Norton Lorenzek proposatu zuen adibidean, bi mundu edo bi egoera orokor ia berdinetatik abiatuta, baina haietako bati gehitzen bazaio tximeleta baten hegaldia eta besteari ez, epe luze batean tximeleta den mundua eta ez den bestea oso bestelakoak izatera iritsiko dira. Sistema kaotikoen funtzionamendua ilustratzeko adibidean, mundu batean eta urrutira ekaitza sor liteke; eta bestean, berriz, ez.

Izendapena honako esalditik datorkio: "tximeleta baten hegalen mugimendua munduaren beste muturrean sentitu daiteke" (atsotitz txinatarra) edota "tximeleta baten hegalen mugimenduak munduaren beste aldean ekaitza eragin dezake", bai eta "tximeleta baten hegalen mugimendu soilak mundua alda dezake".


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.