Gaskoinia plaza (Donostia)

Gaskoinia plaza edo Txillardegi plaza, Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da. Antigua auzoan dago, eta auzo honetako plaza nagusia dela esan daiteke. Izena Gaskoiniaren omenez darama[1]. Txillardegi izena ere erabiltzen da. Izan ere, donostiar intelektualaren omenez ezarri zen murala plazako ezaugarri nagusietako bat da.

Gaskoinia plaza

Antigua, Donostia
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Gaskoinia plaza is located in Euskal Herria
Gaskoinia plaza
Gaskoinia plaza
Gaskoinia plaza is located in Gipuzkoa
Gaskoinia plaza
Gaskoinia plaza
Gaskoinia plaza is located in Donostia erdigunea
Gaskoinia plaza
Gaskoinia plaza
Koordenatuak: 43°18′50.67″N 2°00′08.36″W

Matia kalearen erdialdean dago. Leku horretan zegoen Txillardegi izeneko etxea, eta hortik hartu zuen ezizena Jose Luis Alvarez Enparantza intelektualak. Inguruan jaio eta bizi baitzen txikitan. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendeko hasieran Antiguako erdi-erdian zegoen etxerik ederrena zen Txillardegi etxea.[2]

Kokalekua

Matia kalea, Ondarbide kalea eta Sukia kalearen artean dago, bai eta Zumalakarregi hiribidetik hurbil.

Plazaren mendebaldean Jesusen Bihotzaren Esklaboen eliza dago.

Txilardegi landetxea eta José Brunet-en Botilla fabrika zeuden inguru honetan. José Brunet-en argazkietan ikus daiteke hori. "Marques de la Real Defensa" bilduman daude argazkiak. Koldo Mitxelena Kulturgunean "Aurrera eginez - Progresando" erakusketan egon ziren eta Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernandez Beobide-ren "San Sebastián album del siglo XIX" liburuan ere bai.[3]

Txilardegi landetxea eta José Bruneten botilla fabrika (1877) Antigua, Ondarreta, Donostia

Merkatua

Larunbat goizetan plaza honetan baserriko produktuen azoka egiten da.

Erreferentziak

  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak (Euskaltzaindiaren 154. araua)
  2. «Txillardegiri omenaldia» Irutxuloko Hitza 2019-01-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  3. Horcajo Calixto, Lola; Fernandez Beobide, Juan José. (2022). San Sebastián album del siglo XIX. ISBN 978-84-09-44511-0..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.