Txillardegi-Hausnartu sariak
Txillardegi-Hausnartu saria Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak bultzatzeko.
Txillardegi-Hausnartu sariak | |
---|---|
Saritutakoa | soziolinguistikaren arloko hausnarketak eta ikerketak |
Babeslea | EHU, Soziolinguistika Klusterra |
Kokalekua | Donostia |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 2008 |
Webgune ofiziala | Txillardegi-Hausnartu sariak |
Diziplina desberdinetatik proposatutako lanak izan daitezke gainera; soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
2008an sortu zen saria eta 2019ko edizioan Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak lehiaketa elkarlanean antolatzen hasi zirenetik, Txillardegi-Hausnartu izena hartu zuen deialdiak. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omendu nahi dute, besteak beste, unibertsitatetik euskararen inguruko ezagutza soziolinguistikoa eraikitzen egin zuen lanagatik.[1]
Sarituak
Hiru sari ematen dira urtero. Hauek izan dira urte bakoitzean 1. saria irabazi dutenak:[2]
Urtea | Sariduna | Lanaren izenburua |
---|---|---|
2021 | Sandra Prieto eta Izaro Arruti | "Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena." |
2020[3] | Eneko Gorri | "Ongi etorri. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa." |
2019[1] | Miguel Galicia Lambarri | “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” |
2018 | Izaskun Kuartango | “Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan” |
2017 | Urko Ikardo | “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” |
2016 | Mario Zapata | “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan.” |
2015 | Xabier Aizpurua | “Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia.” |
2014 | Miren Artetxe | “Bertsolaritzaren eragina Lapurdiko bertso-eskoletako gazteen identitatean eta hizkuntza-erabileran.” |
2013 | Haritz Goikoetxea | “Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako hainbat gako.” |
2012 | Iñigo Fernandez Ostolaza | “Hizkuntza gutxituen eraginkortasuna pertsuasio prozesuetan. Euskararen kasua EAEn.” |
2011 | Paula Kasares | “Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik” |
2010 | Luis Aspiazu | “Gazteak, musika eta euskara” |
2009 | Dabid Añaut | “Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo.” |
2008 | Fermin Lazkano | “Erabilera ala ezagutza sustatzeko politikak? Erabilera neurketak oinarri, politikak erabakitzeko metodo bat.” |
Erreferentziak
- «Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sariak 2019. XII. edizioa» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
- «Txillardegi-Hausnartu Sarituen zerrenda» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-10-08).
- «Eneko Gorrik irabazi du Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika saria Ipar Euskal Herrirako ekosistema komunikatibo euskaltzalearen proposamenarekin» Soziolinguistika Klusterra 2020-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).