Txilin
Txilin, panpalina[1], txintxarri edo kanpaitxo[2] bat ezkila txiki bat da, abisatzeko, apaintzeko, arreta deitzeko edo beste helburu batzuetarako erabiltzen dena.
Txilin | |
---|---|
Idiofonoa | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 111.242.222 |
Erabilpena
Eskuarekin astintzen den tresna da, helduleku bati lotuta dagoen kanpai txiki batez osatua. Helduleku horri garoa ere esaten zaio euskaraz[3].
Ez eskuz bakarrik, txilinak sabaitik edo ate batean zintzilikatu daitezke, eta hari batetik tiraka jo, edo pieza bati joz, atea irekitzean ere egin dezake soinua, adibidez, denda batean. Eliza katolikoaren tintinnabulum objektu liturgikoan, makila baten gainaldean egoten da zintzilik txilina, Erromatarren garaiko tintinnabulum paganoetan egoten ziren bezala.
Dekorazio-objektu artistikoak ere izan daitezke, edo apaingarri soil ere, adibidez Gabonetako apaingarri gisa ateetan edo zuhaitzean zintzilik jartzeko.
Iruditegia
- Txilinari garotik helduta.
- Ate bateko txilina.
- Musikari bat doinu desberdineko txilinekin musika egiten.
- Arcachongo tintinabulo batek daraman txilina.
- Eguberrietako apaingarrien artean, txilin mordoxka.
Erreferentziak
- «OEH - Bilaketa - Panpalina» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- Fundazioa, Elhuyar. «campanilla» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- «OEH - Bilaketa - Garo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).