Txileko dortsala
Txileko dortsala edo Txileko mendebaldeko altxaera ozeano dortsal edo urpeko mendilerro bat da, Ozeano Barearen hegoaldean dagoena. Ekialdeko Ozeano Bareko dortsal handiaren adar bezala agertzen da, Pazko uhartearen hegoaldean, Nazcako dortsala abiatzen den eremu berean.[1] Sigi-sagan hedatzen da, hego-ekialderantz, 3500 kilometroko hedaduratik, eta, beraz, bi plaka tektonikoren arteko muga bezala jarduten du: Nazcako plaka, dortsalaren iparraldean, eta Antartikako plaka, hegoaldean. Altxamendua Hego Amerikako kostaldearen inguruetaraino iristen da, Taitaoko penintsularen parean Peru-Txiletako itsas hobian galduz. Han -non hiru plaka dauden (Nazca, Antartika eta Hego Amerika) - dortsala subdukzioan sartzen da Hego Amerikako plakaren azpian..[2]
Txileko dortsala | |
---|---|
Mota | Ozeano dortsal |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°S 94°W |
Leku geografikoa | Hego Ozeano Barea |
Erreferentziak
- Errázuriz, Ana María. (1998). Manual de geografía de Chile. Santiago: Andres Bello, 118-119 or..
- (Ingelesez) Russo, R.M.; Vandecar, John C.; Comte, Diana; Mocanu, Victor I.; Gallego, Alejandro; Murdie, Ruth E.. (2010). 10.1130/GSATG61A.1 «Subduction of the Chile Ridge: Upper mantle structure and flow» GSA Today (4).