Txikipedia:Zodiako
Zodiakoa astronomoek bereizten dituzten hamabi konstelazioren multzoa da. Gainera, astronomoek zeruan bereizten duten zati edo zerrenda moduko bat da; Lurraren errotazioagatik, zerura begira dagoen ikusle bati iruditzen zaio eguzkia eta planetak lekuz aldatzen direla zerumugaren gaineko zeru-zerrenda horretan.
Mendebaldeko astronomian, zodiakoa 12 zatitan banatuta dago, hamabi konstelazioengatik; urtearen zati bakoitzean, atal horietako bat ikusten da, Lurra bere orbitan mugitzen jarraitzen duelako, eguzkiaren jiran egiten duen bidaian. Atal bakoitzari bere kostelazioaren izena ematen zaio: zodiakoko zeinuak dira.
Zodiakoko zeinu horiek hamabi dira:
Zeinua | Iraupena | Ikurra |
---|---|---|
Aries (Aharia) | martxoak 21 - apirilak 20 | |
Taurus (Zezena) | apirilak 21 - maiatzak 21 | |
Geminis (Bikiak) | maiatzak 22 - ekainak 21 | |
Cancer (Karramarroa) | ekainak 22 - uztailak 22 | |
Leo (Lehoia) | uztailak 23 - uztailak 22 | |
Virgo (Birjina) | abuztuak 23 - irailak 22 | |
Libra (Balantza) | irailak 23 - urriak 22 | |
Scorpio (Eskorpioia) | urriak 23 - azaroak 22 | |
Sagittarius (Arkularia) | azaroak 23 - abenduak 17 | |
Capricornus (Arrain-ahuntza) | abenduak 22 - urtarrilak 20 | |
Aquarius | urtarrilak 21 - otsailak 18 | |
Piscis (Arrainak) | otsailak 19 - martxoak 20 |
Batzuek sinesten dute gutako bakoitzak izaera desberdina duela jaio den urteko egunaren arabera; edo, bestela esanda, bakoitzaren zodiakoko zeinuaren arabera. Eta batzuek sinesten dute zeinu horrek eragina duela gure bizitzan gertatzen zaizkigun gauzetan ere; horoskopoetan esaten dira gauza horiek, adibidez. Baina, noski, ez dute inolako oinarri zientifikorik.
Gaur egun erabiltzen diren zeinu astrologiko horiek antzinako greziarren erabiltzen zituzten irudien sinplifikazioa dira.