Txikipedia:Zizare

Zizareak animalia ornogabe bigunak eta txikiak dira. Anelidoen taldean sartzen dira, eta 13 familia eta 5.000 espezie baino gehiago ditu. Zizareak animalia zulatzaileak dira eta lur-geruzan bizi dira. Animali hauen gorputza zilindrikoa eta luzea da, eraztunetan banatuta. Lurrarekin nahastuta dauden partikula organikoak jaten dituzte.

Lurreko zizarea


Nolakoak dira?

Nahiz eta lurrean bizi, normalean ura dagoen tokitan egoten dira, horregatik euria egiten duenean ateratzen dira. Birsortzeko gaitasun handia dute.

Zizareak ez dira nahastu behar hankarik gabeko beste animali bigun eta zilindrikoekin, adibidez, tximeletak izango diren beldarrak edo ehunzangoa.

Nolakoa da haien gorputza?

Ez daukate bururik baina ahoa dute alde batean eta uzkia beste aldean. Ez dituzte hankarik eta lurretik arrastatzen dira. Hortzik ere ez daukate, eta haien janaria xurgatzen dute.

   Ba al dakizu   
Egun batean, bere pisuaren %90 jan dezakete.

Beraien gorputza zeharkako trenkadetan banatuta dago eta haiek gorputzaren zatiak banatzen dituzte. Zati bakoitzak nerbio eta zirkulazio sistemen atal bat dute, horregatik ia modu independente batean funtzionatu daitezke. Zati bakoitzak kanpotik ikusten den eraztun moduko bat da.

Zizareak ugaltzen

Nolakoa da beraien ugalketa?

Haien ugalketa sexuala da, gehienetan, baina batzuetan asexuala ere izan daiteke. Zizare batzuk ez dira, ez arrak, ez emeak; hau da, hermafroditak dira.

UGALKETA SEXUALA:

Ume bat izateko, bere gorputzak elkartzen dituzte , buruak kontrako norabidean izanda.

UGALKETA ASEXUALA:

Gorputzaren atzealdea banatzen da eta zizare berri bat sortzen da.

Zertarako erabiltzen dira?


Zizarea oso erabilgarria da gauza askotarako adibidez:

  • Arrainentzako amu bezala erabiltzen dira.
  • Animali batzuentzako elikagaiak dira, horrela elikatze katea ahalbidetuz.
  • Onuragarriak dira nekazaritzarako, lurra aireztatzen baitute.
  • Karbono eta nitrogeno zikloetan aktiboki parte hartzen dute.


Txantxangorria zizarea jaten
   Ba al dakizu   
Ongarria ona izateko lurrak zizareak izan behar ditu.





Nola mugitzen dira?

      Ikusi!



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.