Txikipedia:Zentimetro
Zentimetroa sistema metrikoan luzera neurtzeko erabiltzen den unitate bat da, metroaren ehunena balio duena. Hau da:
- 1 cm = 0,01 m
![](../I/Apricot_kernel_centimeter_scale.png.webp)
100 zentimetro elkartuz, metro bat lortzen da. Hau da, metro batean 100 zentimetro daude.
Zentimetroaren nazioarteko ikurra cm da, eta hala erabili behar da euskaraz ere (ez zm).
Zentimetroaren baliokidetasunak
- 10 mm (milimetro)
- 0,1 dm (dezimetro)
- 0,01 m (metro)
- 0,001 dam (dekametro)
- 0,0001 hm (hektometro)
- 0,00001 km (kilometro)
![](../I/ReglaMedida.svg.png.webp)
Milimetroaren, zentimetroaren eta dezimetroaren arteko konparaketa.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.