Txikipedia:Zenbaki bikoiti
Zenbaki bikoitiak 2ren multiplo diren zenbakiak dira. Adibidez: 4, 18, 36, 58,...
Zenbaki bikoitiek honako propietateak dituzte:
- Edozein zenbaki zenbaki bikoiti batez biderkatuz gero, emaitza bikoitia izango du: 3 * 8 = 24
- Bi zenbaki bikoiti batuz gero, emaitza beti bikoitia izango da: 2 + 6 = 8
- Zenbaki bakoiti bati bikoiti bat gehituz gero, emaitza beti bakoitia izango da: 3 + 4 = 7
- Bi zenbaki bakoiti batuz gero, emaitza beti bikoitia izango da: 3 + 5 = 8
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.