Txikipedia:Zelula nukleo

Zelula nukleoa zelulako material genetikoa gordetzen den zelulako gunea da. Zelulako bizi funtzioen agintaria da. Zelula eukarioto guztietan dago, eta zelula batzuek bat baino gehiago ere izan ditzakete, globulu zuriek esaterako.

Zelulako azpiunitateak.

Deskribapena

Gehienetan zelularen erdigunean kokaturik dago, baina batzuetan beste kokapen bat ere izan dezake. Forma zirkularra (biribila) du eta, zelularen arabera, tamaina ezberdina izan dezake.

Nukleoaren azpiunitateak

Nukleo mintza: Nukleoa inguratzen duen geruza bikoitza.
Nukleo poroa: Nukleoak zitoplasmarekin komunikatzeko diuen zulotxoak.
Nukleoloa: Nukleoplasman dagoen organulua. Erribosomak egin eta elkartzen ditu.
Nukleoplasma: Nukleo barneko gune urtsua.
Material genetikoa: ADN eta ARN-a.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.