Txikipedia:Zelula mintz
Ezaugarriak
Zelula mintza lipidoz, proteinaz eta gluzidoz osatuta dago.
- Lipidoak: Mintz plasmatikoaren egonkortasunaz arduratzen dira.
- Proteinak: Zelula mota bakoitzean, mintz paslmatikoaren funtzioak zehazteaz arduratzen dira. Bi taldetan sailka daitezke: barruko proteinak eta kanpoko protinak
- Gluzidoak: Zelularen ugalketa eta hazkuntza-prozesuan parte hartzen dute.
Funtzioa
Mintz plasmatikoak zelulak kanpoaldearekin duen substantzia trukea erregulatzen du. Kanpotik beharrezkoak dituen molekulak zelulara sartzen uzten ditu eta aldi berean beharrezkoak ez dituen substantziak kanporatu egiten ditu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.