Txikipedia:Zekale
Zekale edo latinez Secale cereale, belar familiako landare monokotiledonokoa da, 110 eta 160 cm-ko altuera duen urteko landarea da, maiatzetik uztailera loratzen dena. Landare hau gariarekin eta garagarrarekin oso lotuta dago.
Erabilpena elikaduran
Zekale alea irina egiteko erabiltzen da elikagaien industrian eta garagardoa, pattarra, kalitate handiko vodka eta zenbait whisky fabrikatzeko.
Zekale hutsez egindako ogia marroi iluna da. Ogi hau diabetikoek edo kolesterol altua dutenek jan ohi dute. Hori bai, gaur egun ez da kontsumitzaile estandarren gustukoa eta horregatik, gari irinarekin nahasten da.
Onurak
Zekalea, proteina, zuntz eta xurgapen moteleko karbohidrato iturri bikaina da. Horrez gain, B bitaminan, fosforoan, burdinean eta kaltzioan aberatsa da.
Zekaleak dituen onurak: