Txikipedia:Vladimir Lenin
Vladimir Lenin Errusiako iraultzaile bat izan zen. Vladimir Ilitx Ulianov 1870eko apirilean 22an jaio zen Errusian garai hartako Simbirsk-en, gaur egungo Ulianovsk herrian eta 1924ko urtarrilaren 21an hil zen osasun arazoen ondorioz. Erregimen totalitario bat eraiki zuen eta milaka hildako eragin zituen. 1917tik 1924ra gobernuko presidente izan zen Errusiako partidu komunistan. Alderdi boltxebikearen buruzagia izan zen eta alderdi politiko bakarreko lehen estatua bilakatu zen Sobietar Batasuna, boltxebikeek Leninen tesiei jarraitu zieten (Leninismoa).
👶 Jaiotza 1870eko apirilaren 22a Ulianovsk |
💀 Heriotza 1924ko urtarrilaren 21a Bolshiye Gorki (en) |
🔨 Lanbidea politikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Bizitza
Eliza ortodoxoaren jarraitzailea zen funtzionario familia batean jaio zen. Oso gustoko zuen ikastea, ikasle ona izan zen. Abokatu izateko ikasi zuen San Petersburgoko Unibertsitatean. Bere anaia Aleksandr atxilotu egin zuten eta Vladimir marxistekin topatu zen.
1914an Lehen Mundu Gerra hastean Errusiatik kanporatua izan zen. 1917an Otsaileko Iraultzarekin itzultzea lortu zuen eta Apirileko Tesiak idatzi zituen.
Komite Militar Iraultzailea sortu ondoren, Leninek erabaki zuen urriak 25ean izango zela Petrogrado hartzeko plana, eta egun hartan gertatu zen Urriko Iraultza. Azaroaren 8an Lenin herri-komisarien kontseiluko buru aukeratua izan zen. Berarekin batera Leon Trotski eta Iosif Stalin jarri ziren agintean Sobietar Batasunean.
Errusiako Iraultzaren ondoren langileen diktadura abiarazi zuten boltxebikeek gobernu gisa, sozialismoa oinarri harturik klaseak desagerrarazi nahi zituzten eta sozialisten ideiak zabaldu gizarte komunista bat eraikitzeko. 1918-1921 bitartean Leninen boltxebikeek Errusiako Gerra zibilari aurre egin behar izan zioten mugimendu zuriaren sorreragatik.
1924an hil zen, 53 urterekin. Stalinek Leninek idatzitako testamentuari aurka egin zion eta Sobietar Batasuneko Lehendakaritza hartu zuen.