Txikipedia:Venezuela

Venezuela Hego Amerikako estatu bat da.

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
28.515.829
🔎
Azalera
912.050 km²
🏙️
Hiriburua
Caracas
📷
Argazkiak
ikusi
🗺️

Venezuelako bandera

Geografia

Venezuelaren kokapena

Herrialdeko mendirik handiena Bolivar mendia da eta 5.002 metro ditu.

Ibai nagusia Orinoko da.

Hegoaldean klima ekuatoriala dauka eta euri asko egiten du urte osoan.

Erdialdean eta iparraldean klima tropikala dauka.

Bolivar mendia

Historia

Europarrak heldu aurretik amerindiarrak bizi ziren gaur egungo Venezuelako lurretan. Adibidez, karibeak edo arawakak.

1498an heldu zen Kristobal Kolon Venezuelako lurretara eta orduan hasi ziren espainiarrak Venezuelako lurrak konkistatzen.

Caracas hiriburua

Espainiarrek 1567an sortu zuten Caracas eta hiriburu izendatu zuten.

XIX. mende hasieran independentziaren aldeko borrokak hasi ziren. Independentziaren aldeko buruzagi garrantzitsu bat Simón Bolívar izan zen, euskal jatorrikoa. 1829an lortu zuen erabateko independentzia Venezuelak.

Demografia

28 milioi pertsona baino gehiago bizi dira Venezuelan. Horietatik %69 mestizoak dira. %20 zuriak. %9 beltzak. Eta %2 amerindiarrak.

Hiri nagusia Caracas da eta 5 milioi biztanle baino gehiago ditu.

Ekonomia

Venezuelak petrolio asko dauka lur azpian, eta petrolioaren ustiapena eta esportazioa da ekonomiaren zutabe nagusia.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.