Txikipedia:Veneziako Errepublika

Veneziako Errepublika Europako hegoaldean zegoen estatu burujabe bat izan zen, 697 eta 1797 artean. Veneziako Errepublika Kontseilu Nagusiak gobernatzen zuen, eta berak zuen botere subiranoa. Kontseiluaren buruan Dux izeneko buruzagia zegoen.

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
1.500.000
🔎
Azalera
🏙️
Hiriburua
Venezia
📷
Argazkiak
ikusi
🗺️

Veneziako Errepublika zaharraren lurraldeak.

Historia

Veneziako nazioa 697an jaio zen dukerri moduan. 751n Bizantziar Inperiotik banatu eta burujabe bihurtu zen. Mendeetan zehar, itsas eta merkataritza potentzia handi bat bihurtu zen, eta, ondorioz, bere nagusitasuna ezarri zuen Adriatikoan. XIV. mendera arte, Errepublika lehian egon zen Genoarekin Mediterraneo itsasoa menderantzeko lehian. 1797an desagertu egin zen Campo Formioko Itunaren ondoren, zeinen bidez Napoleonek Errepublika izandakoaren lurraldeak eman zizkion Austriar Inperioari.

Geografia

Hedapenik handieneko garaian, Veneziako Errepublikako lurraldeak honako hauek ziren: gaur egungo Italiako Lombardia, Veneto, Friuli-Venezia-Julia eta Emilia-Romagna eskualdeetako eremu batzuk; Kroazia, Eslovenia, Montenegro, Albania eta Greziako eremu batzuk ere sartzen ziren, Zipre uharteaz gain.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.