Txikipedia:Vatikanoa

Vatikanoa Europako estatu txiki bat da, Erroma hiriaren barruan dagoena. Eliza katolikoaren hiriburua da eta Aita Santua du buru.

Vatikanoaren kokapena Europan.

Munduko estaturik txikiena da (0,44 kmĀ² besterik ez dauzka).

Estatu bezala, 1929an sortu zen, Pio XII.a aita santuaren eta Mussoliniren artean sinatutako hitzarmen baten ondorioz. Estatua izanik, baditu bere posta-zerbitzuak, zigiluak, irratia, telebista, eta abar.

2014an, 842 biztanle zituen; horietako gehienak, Estatuarentzat lan egiten duten pertsonak eta euren familiak.

Vatikanoaren barruan, San Petri basilika, Aita Santuaren egoitza eta Vatikanoko museoak daude.




This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.