Txikipedia:Valleta (Malta)

Valletta Malta izeneko uhartearen hiriburua da, Europako hegoaldean kokatuta dagoena, Italiatik gertu. 2016. urtean 5730 biztanle zituen.

Maltako kokapena
Malta

Historia

Valletako armarria

Hiria 1566.urtean sortu zuten eta 1570ean Maltako hiriburu izendatu zuten. La Valeta Sceberras penintsulan eraiki zuten, Marsamxett eta Grand Harbour izeneko itsasadarren artean, ordura arte inongo erabilpenik ez zuen eremu batean. 1551n, Otomandarrak Malta erasotu zuten eta ondorioz, harresiak eta gotorlekuak eraikitzea bururatu zitzaien. Bost urtean eraikin zituzten, egunero 8.000 langiletik goraaritzen ziren harresiak eraikitzen.

Ekonomia

Orokorrean Malta uharteko ekonomia-jarduera nagusiak merkataritza, ontziolak, ehungintza, tabakogintza eta turismoa dira.

Klima

Klima mediterraneoa du, uda beroa eta lehorra izaten da 30ºC inguruko tenperaturarekin eta negua ere nahiko epela eta hezea izaten da, betez besteko 15ºC-ko tenperaturarekin.

Museoak

Arkeologia Museo Nazionala hiriburuko eraikin garrantzitsuenetako batean dago. 1958an inauguratu zen eta orduz geroztik aldaketa ugari jasan ditu. Bertan, erakusketa ezberdinak aurkitu daitezke.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.