Txikipedia:Urumea
Urumea ibaia Ezkurra mendatean jaiotzen da (Nafarroa), eta Donostian (Gipuzkoa) itsasoratzen.
Urumea | |
---|---|
Maria Kristina zubia, Urumearen gainean, ibaia Donostiatik igarotzean | |
Kokapena | Gipuzkoa |
Luzera | 46 km |
Arroa | 192 km² |
Batez besteko emaria | 10 m³/s |
Ezaugarriak
Guztira, 45 kilometroko ibilbidea egiten du. Ibilbide horretan, Goizueta,
Arano,Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu.
Hainbat errekaren urak jasotzen ditu bere bidean; horien artean, Elama, Añarbe, Zumarrezta eta Urdiñola ibaiadarrenak.
Ibaiaren sakonera ez denez oso handia, ibaiak ur asko eramaten duenean (udazkenean eta neguaren hasieran, bereziki), askotan gainezka egiten du, eta uholdeak sortzen dira ibaiaren inguruko auzoetan.
Goizuetan, Urumea ibaiari Errekaundi deitzen diote.
Argazki galeria
- Urumea Astigarragan
- Urumea ibaia Astigarragan 1940an
- Urumea Goizuetan
- Urumea ibaia Martutene auzoan (Donostia) 1947an
- Uholdeak Loiola auzoan (Donostia) 1936an
- Urumea ibaia Loiola auzoan (Donostia)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.