Txikipedia:Urmael
Urmaela parke eta lorategietako aintzira baina txikiagoa da eta daukan eremua itxita dago. Urmaelaren jatorria naturala edo artifiziala izan daiteke, normalean euriaren bidez edo lur barnean dagoen urarekin betetzen dira baldintza naturaletan. Lorategietan eta parke naturaletan aurki ditzakegu apaingarri moduan, baina parkeen landareak eta belarra ureztatzeko eta bertan landareak eta arrainak hazteko ere balio du. Oihanetan dauden urmaelak zingirak dira, eta itsasertzetan kokatzen direnak padurak.
Ezaugarriak
- Txantxiku arrunta urmael batean
Urmael hitza entzuten dugunean ez dago argi zer ezaugarri eduki behar dituen urmaela izateko; dena dela, hona hemen ezaugarri argienetako batzuk:
- Urmaelaren eremua txikia eta itxia da.
- Ez dago ur korronterik, hau da, ur geldia da.
- Ez dira sakonak, argia urmaelaren ondora iristeko.
- Uretan sortzen diren uhinak ez dituzte urmaelaren hertzetan aldaketak sortzen.
- Urmaelak urtaroen arabera agertzen dira, eta ez dira lekuz mugitzen.
Erabilera
Urmaelak ur gazikoak eta itsasoarekin lotuta baldin badaude toki publikoak dira. Urmael pribatuak aldiz, pertsona batek lur zati bat erosten du, eta lur horietan urmael bat sortu dezake, eskuz urez betetzen. Urmael naturaletan arrainak egon daitezke, pribatuetan berriz, gehigarri bezala jartzen dituzte. Gaur egun, urmaelak arrainen ugalketarako erabiltzen dira bereziki. Madrilgo Retiro parkean dagoen urmaela adibidez, apaingarri gisa dago. Bertan hainbat ekintza ere egiten dira, piraguismoa adibidez.
Biodibertsitate aberatsa
Urmael naturalek biodibertsitate aberatsa sortzen dute, hainbat intsektu, anfibio, narrasti txiki eta mikroorganismo txikiz osatua. Gainera, nekazaritzan kontrol biologikoan laguntzen dute. Anfibioek,hau da, igelek, apoek eta uhandreak, adibidez, arrautzak uretan uzten dituzte, non larbak (zapaburuak) garatu eta hazi egiten diren heldu bihurtu arte. Ahateak, lertxunak eta antzarak bezalako uretako hegaztiek ur-ertzetik gertu egiten dute habia, eta urmaeletik lortzen dituzte elikagaiak.