Txikipedia:Urdu

Urdua Indian eta Pakistanen hitz egiten den hizkuntza da.

Urdu hizkuntza Pakistan eta Indian erabiltzen da. Kolore ilunena, hizkuntza nagusia da.

Ezaugarriak

Pakistanen urdu esaten zaio eta Indian hindi, baina oso antzeko hizkuntzak dira biak.

Idazkera desberdina da ordea: Pakistanen arabiarren idazkera erabiltzen dute ( اُردُو ) eta Indian ( हिन्दी ) debanagari idazkera.

Historia

Delhi hiriaren inguruan sortu zen. India konkistatu zuten herrialde guztiek beren hizkuntzaren arrastoak utzi zituzten urduan. Persiarren, turkiarren, mongoliarren eta musulmanen hitzak hartu zituen urduak.

Hitzak

Hona hemen hitz batzuk:

ArloaHitzak
ZenbakiakEk (1), Do (2), Tin (3), Txar (4), Pantx (5)
KoloreakSafed (    ), Kala (    ), Nila (    ), Sabs (    ), Laal (    ), Pila (    )

Entzun nahi urdu pixka bat?

Aldameneko taulatxoan klik eginez, urduerazko abesti bat entzun ahalko duzu:

      Entzun!



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.