Txikipedia:Urdail

Urdaila digestio-aparatuko organo .bat da, liseriketa edo digestioa egiteko funtzio garrantzitsua betetzen duena. Litro eta erdiko edukiera duen muskulu-poltsa moduko bat da, edo digestio-hodiaren zati dilatatu bat. Sabelaren goi eta ezker aldean dago.

Urdaila, gorriz, (3) zenbakiarekin.

Janaria metatzen du, hesterako pasaera erregulatzen du eta digestioaren zati bat egiten du.

Elikadura-boloa urdailera iristen denean, urdaileko paretek jariatzen duten urin gastrikoekin nahasten da eta ahi moduko bat bihurtzen da; horri kimoa deitzen zaio.

Egitura

Zaku itxurako organo bat da. Goitik, hestegorriarekin lotuta dago, kardia izeneko esfinterraren bidez, eta behetik duodenoarekin eta heste meharrarekin, piloro izeneko balbula baten bidez.

Urdailean azido askok jarduten dutenez, hainbat geruzaz osatuta dago, azido horiek jason ditzan eta ez dadin hondatu.

Urdailaren atalak: 1 - 2 Kardias - 3 Fundus - 4 Muki-mintza - 5 Muskulu geruzak - 6 Urdaileko mukosa - 7 Urdaileko mukosaren tolesak - 8 Antroa - 9 Piloroa - 10 DuodenoaHestegorria

Bihotzerrea

Batzuetan, sentitzen dugu sabelak barrutik erre egiten digula. Hori gertatzen da gehiegi jan dugulako edo beste arazoren bat dagoelako. Horri aurre egiteko, urdailak onartzen duena baino azido gehiago bidali behar izaten da urdailera, eta berotasuna edo erre sentsazioa sentitzen dugu.

Digestio-prozesua

Urdailak likido eta solido asko jaso ditzake; izan ere, hasieran oso txikia bada ere, poliki-poliki handitu egiten da, muskulu asko dituelako. Muskulu horiek urdailean mugimenduak sortzen ditute eta barnean dagoena irabiatu, eta azidoekin nahasten du. Bukatutakoan, barnekoa piloroan barrena bidaltzen du heste meharrerantz.

Ekoizpen kimikoa

Elikagaiak digeritzeko, urdailak hainbat substantzia ekoizten ditu, esate baterako, azido klorhidrikoa eta pepsina.

Gorakoa

Batzuetan urdailean dagoenak alderantzizko bidea egiten du, eta atzera egiten du: hestegoritik faringera, faringetik ahora eta hortik kanpora ateratzen da. Hori gertatzeko arrazoiak honakoak izan daitezke: gaixotasunak, substantzia toxiko (pozoitsu) edo narritagarriren bat kontsumitu izana, edota heste meharraren hasieran dagoen arazoren bat.

Erreferentziak

  • Enciclopedia de la Anatomía: Atlas del Cuerpo Humano (1986). Bernabé Ortega, Enric Gil. ISBN 958-634-000-7. Bogotá, Colombia.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.