Txikipedia:Txondor
Txondorra ikatza lortzeko egiten zuten egur-meta da. Izan ere, garai batean, ikatza oso baliabide garrantzitsua zen, sua egiteko.
Ikazkinek egiten zuten txondorra. Horretarako, egurra biltzen zuten basoan (pagoaren, haritzaren edo gaztainondoaren egurra, adibidez), eta, gainean adaxkak, garoa eta lurra jarrita, barruan sua pizten zuten, egurra ikatz bihurtzeko. Suak hogei egun inguru ematen zituen piztuta.
Gaur egun, noizbehinka egiten dute txondorrik Euskal Herriko hainbat lekutan, lehenagoko lanbidea nolakoa zen erakusteko.
- Txondorraren euskarri edo tximinia.
- Egur puskak pilatuta.
- Orbelez, adar txikiz eta lurrez eginiko estalkia.
- Sua piztu eta gero.
- Egur-ikatza ateratzen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.