Txikipedia:Txomin Agirre
Domingo (Txomin) Agirre Badiola (Ondarroa, 1864ko maiatzaren 4a - Zumaia, 1920ko urtarrilaren 14a), euskal idazlea eta apaiza izan zen.
👶 Jaiotza 1864ko maiatzaren 4a Ondarroa |
💀 Heriotza 1920ko urtarrilaren 14a Zumaia |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |
Bi nobela garrantzitsu idatzi zituen: Kresala eta Garoa. Askoren ustez, Agirre euskarazko lehen nobelagilea izan zen.
Biografia
Ondarroan jaio zen, familia pobre batean. Ama Ondarroakoa zen, eta aita Mutrikukoa, arotza.
Gasteizko seminarioan ikasi zuen, eta Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten. Han idatzi zituen bere lanik ezagunenak. Bere nobeletan arrantzale eta baserritarren bizitza deskribatu zuen.
Euskaltzaindiko kide izan zen.
Lanak
Nobela hauek idatzi zituen:
- Auñamendiko lorea
- Kresala
- Garoa
- Ni ta ni
Argazki galeria
- Txomin Agirre jaio zen etxeko plaka
- Txomin Agirreren omenezko plaka Ondarroako Kale Handian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.