Txikipedia:Txakur

Txakurra ( canis familiaris edo canis lupus familiaris ) tamaina ertaineko animali ugaztun etxekotua da, hau da, etxeko animalia bihurtua. Otsoaren familiako animalia da.

Txakur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus familiaris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Haginkadaren indarra117
Entzumen frekuentzia67 hertz  45.000 hertz

Hainbat txakur mota daude, bakoitza era batekoa, elkarrengandik oso desberdinak.

Ezaugarri orokorrak

Txakurra lur-lehorreko animali ugarienetariko bat da, munduan zehar hainbat txakur baitaude. Txakurrak hainbat subespezie dituztenez, hainbat motatako ilaje aurki ditzakegu. Hori dela eta, hainbat motatako ilaje kolore daude. Animali hauek ugaztunak direnez, isatsa daukate eta bere isatsa hainbat formatakoa izan daiteke. Gainera, animali hauek ikaragarri azkarrak dira eta oso animali sozialak direnez, gizakiaren lagunik onenak direla esaten da.

Historia

Lehen txakurrak duela 18.000 urte baino gehiago sortu ziren Europan, giza-ehiztari-biltzaileek etxekotutako otsoetatik abiatuta. Adituen hipotesien arabera, bi otso populazioren arteko banaketa bat izan zitekeela nabarmentzen dute. Horietako bat, beranduago, hezitako txakurra bihurtu ahal izan zela, honela, pixkanaka, gizakiak, bere beharretara egokitu zituelarik, lan desberdinetarako eta ingurugiro zein geografia ezaugarri desberdinetarako arraza desberdinak sortuz.

Zentzumenak

Izaki bizidun hauek, oso garatuta dituzte zentzumenak, bereziki: usaimena eta entzumena. Bi zentzumen hauek, gizakietan baino garatuago daude eta hobeak izan daitezke.

Txakurren ikusmena ehizara egokituta dagoela dirudi; ez du xehetasunen ikusmen-zorroztasun handirik, baina mugimenduen pertzepzio bikaina dute. Gainera, gaueko ikusmena oso garatuta dute.

Entzumenari dagokionez, txakurrak gizaki bat baino askoz azkarragoa den soinu baten jatorria aurkitu dezake, eta gizakiak baino lau aldiz distantzia handiagora dauden soinuak detektatu egin dezake.

Usaimenari dagokionez, txakurren garunak usaimen-azal bat menderatzen du nagusiki. Txakurren usaimen-erraboila, burmuinaren tamaina osoaren proportzioan, gizakiena baino berrogei aldiz handiagoa da.  

Txakurren zentzumenen artean, dastamena gutxien ikertu dena da. Gainera, usaimenarekin sarritan lotu izan da. Txakurrek oinarrizko zaporeak bereiz ditzakete gizakiek bezala, baina ia ez dute zapore gazia bereizten.  

Azkenik, txakurrek ukimenaren zentzumena euren artean eta beste espezie batzuekin komunikatzeko erabiltzen dute. Behar bezala egiten bada, txakurra ukitzeak estimulatzeko edo erlaxatzeko balio dezake.

Ugalketa

Txakurren keinu batzuk beren kabuz hitz egiten dute. Harburuen kasuan, sexu-portaeran erabiltzen direnak oso argi ikusten dira. Ugaltzeko prest dagoen txakur eme batek, ez du seinalatu behar ilekoa duenen, bere sasoiko sasoirik emankorrena; hau da, txakur emea emankorra denean, isatsa alboratzen du bere bulba erakusteko. Horrela, txakur arrek jakin ahal izango dute txakur eme hori ilekoa duela. Txakurren lehen aldia sei eta hamar hilabete bitartekoa da, baina oraindik gazteegia da ugaldu ahal izateko bere obuluak oraindik ez direlako heldu.

Pisua

Pisua aldatu egiten da txakur bakoitzaren tamainaren, altueraren eta sexuaren arabera, eta txakur bat handia dela esaten da 50 cm baino gehiagoko altuera duenean. Txakur  txiki-txikiak 1-6 kilo pisatu ditzakete, txakur txikiak berriz,  15 kilo arte. Arraza ertainekoak 14 kilotik 27ra, eta arraza handienak 82 kilo pisatu ditzakete. Txakur bat lodia dagoela esaten da bere pisu ideala %15 zein %20 gainditzen duenean, edo saihetsak azalaren, ilearen zein gorputzeko ehunaren azpian sentitzea ezinezkoa denean.

Obesitatea

Txakurren obesitatea Espainiako albaitaritza arazo nagusia da. Txakurren %60a gehiegizko pisua dute. Gehiegizko pisu hori kontu estetikoa izateaz gain, zenbait osasun-arazo izatea dakar, hala nola: diabetesa, hipertentsioa, giltzadura-arazoak., etab. Txakur handietan, gainera, obesitatearen ondoriozko osasun-arazo orokorrei artikulazioek jasaten duten gainkarga gehitzen zaie, eta horrek artrosiari  dagokionez arazoak izatea eragiten du.

Arraza Altuera Pisua
Beagle 30-40 cm 15-20 kg
Pastor Aleman 55-65 cm 32-43 kg
Dachshund 12,7-23 cm 7-14 kg
Border collie 46-56 cm 14-20 kg
Labrador Retriever 55-62 cm 27-34 kg
Akita Inu 58-70 cm 34-54 kg
San Bernardo 70-90 cm 50-81 kg
Boyero de Berna 58-70 cm 36-50 kg
Caniche Toy 28-35 cm 4,5 kg
Chihuahua 15-25 cm 1-3 kg
Bulldog frances 30 cm 20-25 kg
Galgo 68-76 cm 27-32 kg

Bizitokia

Txakurrak oso ondo egokitzen dira habitat desberdinetako etxeetan bizitzera: belardiak, hiri inguruak, landa inguruak, baso-eremuak, mendi-eremuak, etab. Hori dela eta, txakur baten habitata bere jabeak bizi diren etxea dela esaten da. Bestalde, Afrikatik gertu bizi den txakur arraza basati bat ere badago. Kolore marroikoa da eta orban beltzak ere baditu. Mota honetako txakurrak taldean bizi dira eta, ehizatzeko unean, taldean ere bizi dira, instintiboa baita.

Elikadura

Naturan, txakurra haragiz elikatzen da batez ere, bere energia-iturririk handiena eta proteina-ekarpenik handiena baita. Baina elikagai hori, fruta, barazki edo arrainekin ere osa daiteke. Esan liteke txakurra animalia orojale bat dela, eta horrek ulertarazten digu haien dieta askotarikoa izan ahal dela. Hala ere, ez dugu ulertu behar denetarik jaten dutela, gizakiaren elikaduraren elementu batzuk txakurraren organismoari kalte egiten baitiote.

Gaixotasunak

Txakurra, gainerako izaki bizidunak bezala, gaixotu egin daiteke. Txakurrak gaixotasun jakin batzuk kutsatzeko iturria izan daitezke gizakientzat. Horregaitik, txakurraren osasunagatik, oso garrantzitsua da txertaketa egokia egitea eta barne zein kanpo parasitoak kentzea.  Txakur-arraza batzuek nahasmendu jakin batzuk izateko joera dute, hala nola: aldakako displasia, luxazio errotularrak, ahosabai menditarra, itsutasuna, gorreria edo glutenarekiko sentikorra den enteropatia. Hala ere, diabetesa, epilepsia, minbizia, artritisa eta obesitatea ere jasan ditzakete.

Argazki galeria

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.