Txikipedia:Turuta (orrazia)

Orrazi arrunta musika-tresna modura erabili izan da. Turuta izena eman zaio, beste tresna desberdin batzuei bezala. Menbranofonoen familian kokatzen da, papertxo bat (mintza, alegia) orraziaren hortzen kontra jarrita jotzen delako.

Nolakoa da?

Plastikozko orrazia menbranofono bihurtuta.

Plastikozko orrazi zapal arrunta izaten da. Orraziaren hortzen kontra tenkatuta, bi aldeetara eroriz, papertxo bat jartzen zaio, edo plastiko fin bat bestela.

Nola jotzen da?

Hatzekin helduta, orrazia eta papertxoa ahoaren kontra jarrita haizea botatzen da, ahotsarekin doinua emanez. Tulurtearen antzera funtzionatzen du, beraz.

Turuta orrazia euskal herri-musikan

Tulurtea bezala, haurrek Nafarroan zein Gipuzkoan jo izan dutela badakigu. Aho-soinua edo harmonika imitatzeko, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako hainbat lekutan jo izan dela ere jasota dago.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.