Txikipedia:Turkia
Turkia Asiako estatu bat da, Europan ere zati txiki bat duena. Asian %96a dago eta Europan %4a baino ez. Ankara da hiriburua eta Asian dago. Baina hiri handiena Istanbul da, eta Europa eta Asiaren artean dago. Gainera, Istanbul da Turkiako kulturaren eta ekonomiaren erdigunea.
Herrialdeak 783.562 km²ko azalera du, eta 2018an, 82.835.090 biztanle zituen.
Gaur egun, errepublika bat da. Turkiako Errepublika 1923an sortu zen, Lehen Mundu Gerraren eta Independentzia-Gerra baten ondoren; lehenago, Otomandar inperioaren erdigunea izan zen. Urte asko daramatza Europar Batasuneko kide izan nahian, baina Europako estatu asko horren aurka daude.
Turkiako biztanle gehienak musulmanak dira.
Herrialdeko hizkuntza ofizial bakarra turkiera da, baina beste hizkuntza asko hitz egiten dira (berrogeita hamar inguru); haien artean, bereziki aipatzekoak dira kurduera eta arabiera.
Geografia
Turkiak Anatolia penintsula hartzen du. Nahiko menditsua da eta bi itsasoren artean dago: Itsaso Beltza eta Mediterraneo itsasoaren artean.
Ararat mendia da Turkiako mendirik garaiena, 5.137 metrorekin.
Hiriak
Hiri handienak honako hauek dira: