Txikipedia:Tuba

Tuba aerofonoen familiako musika-tresna da.

Nolakoa da?

Metalezko kono-enbor formako hodia du, bildurik. Ia 7 metroko luzera du. Mutur batean ahokoa eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu aldaketarako hiru edo lau pistoi ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira notak.

Nola jotzen da?

Larruzko uhalarekin bizkarretik zintzilikatuz, bi besoekin bularraren kontra hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Tuba euskal herri-musikan

Metalezko pistoidun soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu anitzak jotzen.

Tubaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan. Talde hauetan tubak azpiko notak ematen ditu, harmonikoki eta erritmikoki lagunduz. Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko dantzetakoak izan dira.

Tuba musika klasikoan

1835.urtean tuba jo zen lehenengo aldiz orkestra batean eta hortik aurrera garrantzi gehiago hartzen hasi zen.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.