Txikipedia:Tronboi

Tronboia aerofonoen familiako musika-tresna da.

Tronboi arrunta.

Nolakoa da?

Metalezko hodi zilindrikoa du, bueltetan bildurik. Mutur batean ahokoa du eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea. Tonu aldaketarako bi sistema ezberdinetakoak egiten dira. Pistoidunak hiru pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Barakoak tutu bat bestean sartuaz eta atereaz, tresnaren luzera aldatuz tonu aldaketak egiten ditu. Gure herri musikan arruntenak hiru pistoikoak dira.

Nola jotzen da?

Bi eskuekin heltzen da. Ahokoa ezpainetan jarririk haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Tronboia euskal herri-musikan

Metalezko soinu-tresna hauek mota desberdinetako taldeak osatu dituzte eta aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri jai eta festetan dantza eta doinu ezberdinak jotzen.

Tronboiaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako orkestina, fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan.

Folklore mailan ezagunenak, Lapurdi eta Baxe Nabarreko dantzetakoak izan dira.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.