Txikipedia:Triasiko
Triasikoa aro geologiko bat da; hau da, Lurraren historian bereizten ditugun garai luzeetako bat. Mesozoiko deitzen den aroaren hasierako zatia da zehazki, eta duela 251 milioi urte inguru hasi eta duela 201 milioi urte inguru bukatu zen. Garai honetan sortu ziren lehenengo dinosauroak eta lehenengo ugaztunak.
Triasikoaren aurreko aroari Permiarra deitzen zaio, eta ondokoari, berriz, Jurasikoa. Beraz, Triasikoa Permiarraren eta Jurasikoaren arteko aroa da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.